Zeuk duzu trukua, BIDERKATU EUSKARA Mintzalagunaren magiarekin!

mintzalaguna_hondarribia 1570640909283 Mintzalaguna Hondarribia | 2014-09-25 12:09

 Euskaraz hobeto eta gehiago aritzeko, eta euskal hiztunak biderkatzeko, guregan dago trukua: Mintzalagunak eskaintzen duen aukeraz baliatuz geure herrian euskaraz hitz egitea.

Astean ordubetez arituta, hizkuntza gaitasunak hobetzen dituzte mintzalagunek. Eta astean ordubetez elkartuta, euskal hiztunak biderkatzen dituzte parte hartzen duten kideek.

Horixe da Mintzalagunaren magia: ahalegin txiki eta atseginarekin indarrak biderkatzen dira!

IZENEMATEA urriaren 6tik 17ra zabalik!!!   Dohainik da!

Izena emateko ondoko zutabean "Izenemate fitxa Mintzalaguna" klikatu, fitxa bete eta bidali.

INFORMAZIO GEHIAGO: mintzalaguna@hondarribia.org / 688 865 398 / 943 111 224 (9:30-11:30)

http://www.mintzalaguna.org/euskal-hiztunak-biderkatzeko-trukoa-zeure-esku-dago/