Gaur goizeko 9 etan Marimendikoak Mont Blanc totorra lortu dugu . Hogei emakumeak iritsi gara eta danak ondo. Pozik gaude lortu dugulako!!! Eguraldi zoragarria daukagu. Agur bero bat euskal herrria!!!!
Gaur Uztailak 21, gaueko 10 etan Marimendikoak Mont Blanc-erako bidea hartuko dugu. Bihar goizeko 9 etan tontorrera iristeko. Momentu horretan gurekin egon nahi baduzue, entzun Euskadi Irratia eta zuzen zuzenean izango gaituzu.
Euskal Herriko hogei emakumek Mendebaldeko Europako mendirik garaiena igo nahi dute. Gizonezkoek hain ohikoa duten goi-mendia, emakumeen eskura jarri gura dugu ekintza honen bidez, aisian ere aukera berberak behar-nahi ditugula erakusteko. Emakumeok, emakume gara, hots lanbidez eta bizimoduz hiritar arruntak. Berrogei urteak gaindituak ditugu. Euskal Herrikoak: herri desberdinetakoak eta mendi-talde desberdinetakoak. Gehienok ez dugu harreman sakonik izan goi-mendiarekin, oro har gizarteak guretzat bestelako aisia-ereduak pentsatuak izan dituelako tradizionalki. Ekintzak bilatu nahi du be...
Gure web orrialdea hemen ikusi dezakezue www.marimendi.org