Aise

maite fraileren bloga

firefox instalatzeko

maite 1456151207287 Aise | 2007-01-19 12:23

Firefox ordenadorean instalatzea ideia ona dela uste dut, gehienok explore daukagu ordenadorean sarturik. Lehenguan klasean Joxek azaldu zigun Firefox programaren berri eta explorekin konparatuz gero abantaila batzuk dituela onartu behar da. Lan bat egiten baduzu eta bapatean ordenadorea itxungitzen bazaizu firefox programa eduki ezkero, lehen ari zinen laneko datuak berreskuratu nahi dituzun edo ez galdetuko dizu ordenagailuak. Bestalde, birusen bat ordenadorean egon ezkero automatikoki  eta azkar ezabatzen du, programa azkarrago eta aurreratuago bat dela esan dezakegu.  


Epa danoi! The adicts taldia gustau ezkero hemen behean daukotzue viva la revolution abestiaren biodeua. Espero dot gustetia. Benga ba ondoi2li!


Internet-eko errege berriak

1
maite 1456151207287 Aise | 2006-12-13 11:50

20 urteko gazte askok milloika internautek bideoak, argazkiak eta artikuluak sarean pasatu ahal izateko zerbitzu berriak kontrolatzen dituzte. Esate baterako, youtube, flicker, myspace, blogak, online eta horrelako hainbat helbidetan sartu ezkero, bideoak deskargatu zenitzazke, argazkiak sarean zintzilikatu ditzazkezu, blogean nahi dezun gaiari buruz aritu zaitezke beti ere inor iraintzeko asmoaz aritzen bazara eta onlinen ibili ezkero, faboritoetan zerbait gordetzeko eta beste internautekin nahi duzuna elkarbanatzeko erabili dezakezu. Milioka pertsonek erabiltzen dute aipaturiko programa h...


tagzania

maite 1456151207287 Aise | 2006-12-06 16:23

Epa danoi! Esan beharra dau mobida  hau itxeko ordenadorez aldatu nazela eta azkenean 8 intentuen lortu dotela klaseko baten laguntzaz. Azkenien hemen dau Aretxabaletako herriaren mapa   tagzaniapaste Tagzania: maitetxu


Ostiralean hilaren 10ean, Irene Arrats hurbildu zitzaigun huheziko unibertsitatera Berria liburu estiloaren aurkezpena egiteko. Berria egunkariko kazetariengatik egin dagoela libua adierazi zigun eta bertan jorratzen ziren hainbat aspektu eman zituen aditzera. Esate baterako, esamolde nahiz espresio desberdinen agerpena dagoela, baita ortografia arauak eta hizkuntzaren erabilera egokia izateko ze pauso jarraitu beharra ditugun esan zigun. Ordu bateko iraupena eduki zuen hitzaldiak eta Berria liburuaren hainbat detaile eta propaganda egin ondoren, prentsa eta komunikabide ezberdinek espresat...


Lehengo asteko asteazkenean, azaroaren 8 an, Iban Aranzabal etorri zen huheziko aretora Goienkaria,Goiena tb...-ri buruz informazioa azalerazteko asmoz. Goiena-ri buruzko informazioa prentsa idatzian, irratia, telebistan edo interneten aurki genezakela esan zigun. Bestalde, bailara honetako komunikabide honek egunkaria inguru honetan astero argitaratzen zela esan zigun. Telebista aldiz, egunero ikusteko aukera daukagu Goitb katea jartzen alegia. Irratia ere badute komunikabide hedabide bat bezala baina inungo dudarik gabe Internet-a erabilgarri eta erosoena dela lan egiteko azaler...


literatura web 2.0erara

1
maite 1456151207287 Aise | 2006-11-08 11:11

Eric Langhorst izeneko historiako irakasle batek, Guerrilla season izenburutzat duen liburu bat argitaratu du Missourin. Liburu historikoa da hau, AEB-ak gerra zibilean zirenean 1863.urteko bi mutilen historia kontatzen du. Interesgarria da urriaren 23an eta azaroan 19an bukatuko den proiektua, lehenik eta behin idazleak ikasleen iritzia jakin nahi du argitaratu ahal izateko eta horretarako blog berezi bat egin dute. Blog horretan astero 80 orri baino gehiago irakurriko dituela norbeak adostu da eta horrela gero galderak burutuko dituzte ikasleen artean eztabaida interesantea eta beraien ir...


NETIKETA

1
maite 1456151207287 Aise | 2006-10-25 21:46

NETIKETA, ingelesko 2 hitzen loturatik dator: NET+ ETIQUETTE hitzen elkarketa da hain zuzen. Sarean etiketa idatzi dezakegu baina inor ez mintzeko helburuarekin. Horretarako hainbat gomendio erabili behar dira NETIKETA egokia idatzi ahal izateko, 10 gomendio jarraitu behar dira, esaterako,baimena eskatu inoren izena gehitu aurretik, zaindu artxibo atxikien tamaina, erabili RTF..... Honi buruz daukadan iritzia positiboa da, jendetasun arau sorta bat jarraituz sarean idatzi dezakegulako inori iraundu gabe. Erabilgarria izango zaigula urte osoan iruditzen zait.


TIM O' REILLY

maite 1456151207287 Aise | 2006-10-20 20:30

Tim O'Really Internet munduan ezaguna da aurrerapen bat suposatu duelako bertan. Software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezaguna izanda gaur egun ezagutzen dugun web 2.0 programaren sortzailea baita. Aipaturiko azkenengo programa hau Interneten bilakaturiko aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala dela deritzo. Gainera norbanakoaren ordenagailuan erabiltzea soilik ez dagoela adierazi du, aukera baitago izen erabiltzaile eta pasahitzarekin edozein ordenagailutan programa hau erabiltzeko. Arrakasta haundia ari da edukitzen, Interneteko erabiltzaileek balioa gehitze...


Gai honi buruzko ikerlana Jupiter Research kabineteak egin du eta horretarako Europako estatu desberdinetan 5000 lagun baino gehiagori egin dio galdeketa, esate baterako Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian eta Espainian. Galdeketaren emaitzatzat zera eduki du; europako herritarrengandik telebista komunikabide gogoetarikoena izan arren Internet izeneko sarean nabigatzen duten denbora gehiago dela onartu dute herritarrek. Jadanik, Interneten nabigatze oso erosoa eta erakargarria gerta daiteke, badirudi betiko paperezko komunikazioak (egunkariak eta aldizkariak ) baino arrakasta haundiagoa a...