INTERNET paperezko komunikabideei aurrea hartu die

maite 1456151207287 Aise | 2006-10-16 00:56

Gai honi buruzko ikerlana Jupiter Research kabineteak egin du eta horretarako Europako estatu desberdinetan 5000 lagun baino gehiagori egin dio galdeketa, esate baterako Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian eta Espainian.

Galdeketaren emaitzatzat zera eduki du; europako herritarrengandik telebista komunikabide gogoetarikoena izan arren Internet izeneko sarean nabigatzen duten denbora gehiago dela onartu dute herritarrek.

Jadanik, Interneten nabigatze oso erosoa eta erakargarria gerta daiteke, badirudi betiko paperezko komunikazioak (egunkariak eta aldizkariak ) baino arrakasta haundiagoa ari dela edukitzen azkenengo bolada hontan.

Mark Mullinganek Jupiter Reserch-eko presindenteordeak dioenez, ona da Internetek beste komunikazioeei aurreaz hartu izana, horrela urrats haundia emango baita Internet Europako hedabide guztietan sendotzeko eta komunikazioa eta publizitate estrategietan aurrepanak ekartzearen arduraduna izango da.

 


Utzi iruzkina: