firefox instalatzeko

maite 1456151207287 Aise | 2007-01-19 12:23

Firefox ordenadorean instalatzea ideia ona dela uste dut, gehienok explore daukagu ordenadorean sarturik.

Lehenguan klasean Joxek azaldu zigun Firefox programaren berri eta explorekin konparatuz gero abantaila batzuk dituela onartu behar da.

Lan bat egiten baduzu eta bapatean ordenadorea itxungitzen bazaizu firefox programa eduki ezkero, lehen ari zinen laneko datuak berreskuratu nahi dituzun edo ez galdetuko dizu ordenagailuak.

Bestalde, birusen bat ordenadorean egon ezkero automatikoki  eta azkar ezabatzen du, programa azkarrago eta aurreratuago bat dela esan dezakegu.

 


Utzi iruzkina: