Ibilbide berri baten hasiera

maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-03-01 22:43
3

Ibilbide berri baten hasieran beti izaten ditugu hainbat zalantza sartzen ari garen proiektuaren inplikazioei buruz.  Kasu honetan gauzak ez dira desberdin. Askotan esaten dugu mundua ezin dela errez aldatu baina hori esan bezain pronto gure "sofatxoan" etzaten gara telebistari begira.  Horregatik hemendik saiatuko gara munduan gertatzen diren gauzak jakinarazten, gure pentsamoldearen arabera dauden gauzak bultzatzen eta noski guztatzen ez zaizkigunak zalatzen. Internet dugu horretarako tresna aproposa pertsona eta gizarte hobego baten garapena lantzeko eta hortaz baliatzen saiatuko gara.

Bide honen hasieran guztien komentarioak eta zuzenketak ezkertuko nituzke. Egitan bihotz-bihotzez.  Ongi izan!!!

Maite

Maite 2006-03-02 09:11 #1

Hemen beste elgoibartar bat zure kontuak irakurtzeko prest eta desiatzen. Animo bide berri honetan!!!

tolon

tolon 2006-03-03 13:51 #2

Aupa mutil, ongi etorria euskal blogosferara !!

Sare

Sare 2006-03-05 15:54 #3

Maalako parkean pipa batzuk jaten ditxugun bitxartian entzungo ditxugu zure kontuak eta esamesak.

Hasi ba, hasi...

Utzi iruzkina: