Bakearen ordua
Atzoko berri pozgarria eta gero gaur bigarren aldiz jarri zait oilo-azala gorputzean eta arraroa izan badaiteke ere atzo baino handiagoa. Telecinco telebista kateko albistegiak ikusten ari nintzen afaltzen ari nintzen bitartean. Bilbotik ari ziren transmititzen eta 1993an Bilbon erahil zuten Joseba Goikoetxea Ertzainaren emaztearekin elkarrizketa egin dute.
Hil zutenean Goikoetxea Sarjentua hamasei urteko bere semearekin zegoen eta esplikatu du nola poztu diren bera eta semea ETA-ren suetenaren albistea entzun dutenean. Sekulako eskuzabaltasuna erakutsi du, ez dakit nik ahal izango nukeen hainbesteko adorea eduki hitz horiek esateko.
Txapela kentzen det Joseba Goikoetxea zena-ren familiaren aurrean eta egia esan itxaropean ematen dit prozesu guzti honek bukaera on bat izango duelakotan. Bejondaiela!!!
Iruzkinak
tolon 2006-03-24 15:00 #1
Gogoan daukat azkeneko su etena. Orduan Ainhoa jaixo berrixa zan, eta esperantza txiki bat piztu zitzaidan: zorte pixkatekin nere alabatxuak ez zuen bizi izango guk ezagutu degun giro nahasi hau.

Gero dena pikutara joan zan.

Gero Irati jaixo zan, orain dela hilabete berriz Laida.

Berriro ere piztu zait ilusio hori, baina ez zait ahaztu izan nuen dezepzioa, eta ni bezela, uste det jende asko gaudela egoera berdinean: ilusioa eta beldurra.

Ea gure agintariek orain dela 8 urte lortu ez zutena lortzerik duten.

josu 2006-03-24 23:31 #2
Aukera berri bat zabaltzen da. Bakoitzak bere erantzukizuna dauka, batzuk besteak baino gehiago, baina mesedez, bakoitzak erantzun dezala bere neurrian! Nik oraindik ez daukat seme-alabarik, baina gustora asko azalduko nieke Euskal Herriak izan zuen bake prozesua eta honek izandako arrakasta. Espero dot, tolon eta admin, zuek ere aukera berbera izatea zuen seme-alaba gazteenekin behintzat.
Bejondeiela, bejondeizuela!
Utzi iruzkina: