Liliput

Agur telegramari

4
Agur telegramari Liliput | 2006-02-08 18:21

Western Union enpresak 150 urte egin ditu telegramak bidaltzen AEBetan. Joan den astea arte. Posta elektronikoak hil du telegrama. Stop.


Panem et circenses

Panem et circenses Liliput | 2006-02-07 20:08

Noticias de Gipuzkoak aurkitu uste du bidea DVri irakurleak kentzeko: asteleheneko alean 8 orrialde eskaini zizkion Real Sociedad taldeari.


Azken aldian gero eta gehiago dira aldi baterako langileak kooperatibetan, eta bazkide ez direnak. 1991ean %75 bazkideak ziren; 2002an, %45 inguru.


Firefox forever

Firefox forever Liliput | 2006-02-05 20:43

Dagoeneko 150 milioi lagunek jaitsi dute Firefox nabigatzailea. Ez da harritzekoa, bizkorra baita, segurua, eta malgua. Eta badaki euskaraz.


Esanak eta eginak

Esanak eta eginak Liliput | 2006-02-04 14:03

Jose Mari Bakerok esan du hemengo futbolariak sustatu nahi dituela. Azken fitxaketak: Stepanovich, Skoubo, Gonzalez eta Viafara.


Nork ulertu?

Nork ulertu? Liliput | 2006-02-02 18:06

Bonba bat hemen, estortsio gutun bat han, ETA urrats sendoak egiten ari da bakebidean, ez alderdiek bezala, beti negozioari begira.


Euskaltzain emerituak

Euskaltzain emerituak Liliput | 2006-02-01 19:40

Unibertsitatean irakasle emeritu deritzo erretiroa hartu bai baina, egindako merituengatik, eskolak ematen segitzen duenari. Eta Euskaltzaindian?


Alberto Iglesias

1
Alberto Iglesias Liliput | 2006-01-31 19:46

The Constant Gardener filmaren musika Oscar sarietarako izendatu dute. Entzun ondo, merezi du-eta. Donostiar batek idatzi du, Alberto Iglesiasek.


Mattin bonsaia

Mattin bonsaia Liliput | 2006-01-30 20:55

Mattin txikia zen. Baita Lazkao Txiki ere. Biak txikiak, eta biak umore onekoak. Haiek ziren bertso saioetan ez zen algararik faltako. Hemen ez duzu aurkituko haiena bezalako txinpartarik, irakurle. Baina noiz edo behin, idazten dudanean, txikitasuna izango dut mintzagai.