Txirrita bertsolariak urtean 20 plaza egiten omen zituen. Gaur egun, berriz, puntako bertsolari batek berrehunetik gora plaza egin ditzake.
Aurrekoan fenomeno bat ikusi nuen Chelsea-Barça futbol partidan, eta ez zen Ronaldinho izan, baizik eta 18 urteko mutil gazte bat, Leo Messi.
Gutenberg galaxia alboratu gabe, Euskaltzaindiak sarean ezarri behar ditu begiak. Horregatik, neronek ere euskaltzain ona ikusten dut Luistxo.
Kopan, kanporatua; ligan, Barçatik urrutitxo; eta Europan, hala-hola. Hala ere, aurten bere taldeak irabazi du diru gehien futbol taldeen artean.
Tortura irudi gehiago kaleratu dira, soldadu amerikarrek Abu Ghraib espetxean eginak, Iraken. Oraingoan BBC kateak plazaratu ditu irudiok.
Larunbatean D. Cheney AEBetako lehendakariordeak tiro egin zion lagun bati, ehizan ari zirela. Egun batez, Etxe Zuriak tutik ere ez gertatutakoaz.
Armadak, eta soldaduek, dakite urteetan ikasi duten hori, hiltzen. Eta hiltzen ez dutenean, jo egiten dute, eta torturatu, Basoran bezala.
“Prosan hitzak tokirik egokienean ezarriak daude. Poesian, hitzik egokienak tokirik egokienean”. (Samuel Taylor Coleridge).
Bazen behin arotz bat, eta lan egiten zuen Hollywooden. Gaur egun bera omen da munduko aktorerik aberatsena: Harrison Ford.
Lan esperientziarik ez duten pertsonen %80k lortzen omen dute lehen lana beren harremanei esker.
Ulertzaile onari, hitz gutxi. Epistolarik ez hemen.
Ados. Beste fenomeno bat ere egon zen partidu hartan: Robben.
Los ricos tambien lloran... Makelele berreskuratu arte ez dute ezer irabaziko.
Zenbait gauzarekin ez litzateke oso pozik geratuko, ez horixe!