LEMNISKATA

GOIERRIKO ZIENTZIA SARE HERRIKOIA


Aurtengo "Ekonomia eta Berrikuntza Goierrin" sailan Ampo Kooperatiba Elkartea bere 50. urteurrenean da gure gonbidatua. Gehiago jakin nahi baduzu, jarraian duzun bideoa ikus dezakezu edo Goeirriko Hitzako elkarrizketa irakurri dezakezu.   Goierriko Hitzako elkarrizketa


Martxoaren 3an, astelehena, arratsaldeko 18:00tan, Ordiziako Barrena jauregian AMPO, BALBULETAN LIDERRA erakusketa zabalduko dugu eta 19:00tan inauguratuko dugu. Bertan hainbat panel, multimedia eta esperimentu topatuko ditu bisitariak. Gonbidatuta zaude bertara!  


Idoia Goikoetxea taldekia mediatikoa bihurtzen ari da. Zorionak!


 


XXI. Ikastolen Jardunaldi Pedagogikoen egitarauan barruan, Lemniskataren "Emakume berritzailea zientzian" erakusketa Gasteizko Europa jauregian martxoaren 12 eta 13an ikusgai izango da.


2013an Usurbe erakusketa aretoko kopuruen artean, Lemniskatak antolatutako Orkli Koop.Elkarteko produktuena izan  zen bisitatuena.Zifrak, bertan azaltzen direnak baina handiagoak izan ziren, talde bat ordutegi ofizialetik kanpo joan baitzen. Erakusketa honek 1.200 bisitatik gora jaso zituen Beasain eta Lazkaon.


  Martxoan zehar, ekitaldi ugari antolatu ditugu "Ekonomia eta berrikuntza Goierrin". Enpresa gonbidatua: AMPO. 50 URTEErakusketa: AMPO. 50 URTE. PRODUKTUEN ERAKUSKETA                         Ordizia, Barrena jauregia. 2014ko martxoaren 3tik 8ra                         Beasain, Usurbe erakusketa aretoa. 2014ko martxoaren 10etik 17ra    &nbs...


ETB1 eta ETB2n Teknopoliseko programak erreportaia eskaini dio Anton Aubanelli. Pozgarria da Urtarrila Matematikaren bila sailaren barruan antolatutako ekitaldi honek izan duen arrakasta, bai ekitaldian bertan, bai komunikabideetan. EUSKARAZ GAZTELERAZ