LEMNISKATA

GOIERRIKO ZIENTZIA SARE HERRIKOIA

Igandean bisitatuko dugun Ormaiztegiko zubia, Gerrate Zibiliean bota egin zuten. Informazio gehiago ondoko helbidean:



Irailaren 13an, Mutur beltz jaia dela eta, Segura irratian izan genuen Javier Elorza Irati Goikoetxeak zuzentzen duen programan. Entzun nahi baduzu, jarraian duzun blogean entzun dezakezu.                         Ittaka - Irati Goikoetxea  


Trenaren 150. urteurrenaren Beasaingo ospakizunak direla eta Eva Caballerok "La mecánica del Caaracol"era Juanjo Olaizola eraman du, Beasainen emango duen hitzaldia aitzakitzak hartuta. Entzun nahi baduzu, jarraian duzu aukera.


Irailaren 26an, 18:00tan Beasaingo Igartza jauregian Trenaren 150. urteurrena dela eta erakusketa bat zabalduko da. Material gehiena Azpeitiako Euskal tren museotik ekarri badugu ere, hainbat aportazio izan ditugu Garrido sendiaren eskutik eta CAFetik. Bisitak merezi du. Animatu!


Trenaren 150. urteurrena dela eta Radio Euskadiko Roge Blascoren "La casa de la palabra" programan izan ditugu Juanjo Olaizola eta Lemniskatako taldekidea den Martin Garcia. Elkarrizketa entzun nahi baduzu, sakatu jarraian (41. minututik aurrera).  


Bidai gidatuan azalpenak bi adituen eskutik jasoko ditugu: alde batetik Zumalakarregi Museoko aditua Ormaiztegiko zubiaren berri emateko eta, bestetik, Pello Joxe Aranburu gure trenbidean aditua ("Norteko trenbidearen eraikuntza, ebaluaketa eta eragina Gipuzkoan" liburuaren egilea Luis Mari Intzarekin batera). Lemniskatako kideok ere hainbat informazio eta kontakizun zabalduko ditugu.  Zatoz, ez zara damutuko!


Guillermo Roak elkarrizketa trenean grabatu zuen. ikusi nahi baduzu, sakatu irudiaren gainean.


Datorren ostiralean, irailaren 26an, arratsaldeko 19:00tan, Beasaingo Igartza jauregian, Juanjo Olaziolak, Historian doktorea, Geografia eta Historian lizentziatua, Trenaren Euskal Museoko sustatzaile eta zuzendariak, "Siglo y medio de Ferrocarril" izenburuko hitzaldia eskainiko digu. Juanjo Olaziola trenaren historian aditua da eta hainbat liburu ditu argitaratuta. Hitzaldia benetan interesgarria eskainiko digu. Amaitutakoan, ohikoa dugun moduan solasaldia, pintxo eta ardoz lagunduta egingo dugu.  


Trenez egingo den Beasain-Ormaiztegi-Altsasu bidai gidatua dela eta "Norteko Ferrokarrila" programako Guillermo Roak Lemniskatako Goyo Lekuona eta Jose Luis Etxezarreta elkarrizketatu zituen Beasaindik zumarragarako bidean trenean bertan. Esperientzia bitxia.