Zazpi antxumeen ipuina
Baziren zazpi antxume txabola batean ama hoan behar zen dendara bidean baina utzi aurretik bakarrik etxean alarma jarri eta denak giltzapean "Jendeari ez ireki atea berehala! otsoa maltzurra da gainera zitala nahiz eta deitu gogor ziurtatu hala... Hanka ate azpitik erakuts dezala!" Ahotsa aldatzea, hori bai erraza! otsoak, "ni ama naiz" "ja, ja... bai jolasa!" hanka beltza ikusita estutu arnasa... "Zu otsoa zara ta ezin zara pasa!" Irinarekin egin zuen gero plana oina zuritu eta antxumeengana "begirazazue oina! zuria da dana! zu ez zara otsoa sartu zaitezt ama!" Atearen atzean lasterka orduan denak desagertuta banan, banan, banan... bat soilik libratu zen azken segunduan ezkutatu zelako erloju barruan! Txikiak bere amari kontatu arazoa bitartean otsoak hartu zuen loa gero ireki zioten tripa potoloa, antxumeak salbatu... ta akabo otsoa!
Iruzkinak
2010-11-21 12:45 #1
Utzi iruzkina: