Helduen bertso-taldea

laube 1456150861201 LAUBE | 2008-10-19 00:00
1

LAUTADAKO BERTSO-ESKOLAK Helduentzako eta familientzako bertso-taldea aurkeztu nahi dizue.

Zuen haurrekin etorri nahi baduzue, jakin begirale bat izango duzuela ordutegi horretan haurrekin, hizkuntza, kultura, bertsolaritza eta musikarekin lotutako ekintza jostagarriak egiten. Beste haur eta heldu batzuekin euskarazko harremanak izango dituzte eta primeran pasako dute. 

Haurrentako ekintza honen helburu nagusia guraso eta seme-alabek, bertsolaritza eta ahozko euskal kulturaren transmisioa familian egitea izango da.

Haurrik gabe ere etorri zaitezkete noski. Helduentzako bertso-eskola delako gurea batez ere. Ez kezkatu euskara mailagatik, lotsagatik edo belarriagatik. Gure bertso-eskolan denentzako lekua dago.

Zalantzarik badaukazue, hemen bertan bota eta saiatuko gara erantzuten.

aaaaaaaaaaaa??????????

aaaaaaaaaaaa?????????? 2009-03-10 21:27 #1

<P>&nbsp;</P>
<P>&nbsp;&nbsp; <STRONG>OHIANE ONENA!!!!!!!!!!!!!</STRONG></P>


Utzi iruzkina: