Bingen ederto eta gu hobeto

laube 1456150861201 LAUBE | 2010-05-31 16:46
4

Otxandioko autobusak ateak muturren aurrean itxi ostean, txiripaz baina heldu ginen legutiora eta hamaiketakoa prest... hau da pagotxa! On egin Iker!

12:00etan Aretora sartu eta Viñaspritoren ametsak oholtza gainean. Ederra nibela Gasteiz, Aramaio eta Legutioko txikiek... datorren urtean lautatik piezaren bat baietz atera!

Aramaio txapeldun berriz ere. A ze astunak diren gorriak.

Miren eta Oihane beti saltseatzen... bazkari ederra! Aguraindik ekarritakoa beti baita ona...

Pieza ederrak gara gu izatez... bonbo eta guzti joan ginen agindu bezala... herri kiroletan DENA EMATERA!

Txingak, zakua, zapatila bilketa, toka... Lehia tartean dagoenean, txantxa gutxi!

Lautada Araba osoaren kontra ibili ginen sokatiran...  50 (gutxienez) jarri ziren beste muturrean eta alere ezin Lautadarekin !!! Bueno azkenerako lortu zuten baina tranposo batzuk direlako!

Hori gutxi balitz... Arrizalako bala galdua bigarren fasera... tomaya! gora gu ta gutarrak!

Eta gero, saldabero! edo mazedonia freskua... gaueko argazkirik ez dugu jarriko. Azkenean lortu genuen irabaztea, saskibaloiean behintzat, Bonboak ez zuen etenik izan, ez eta gitarrek ere, banako-gaupasa ere izan genuen... Asteburu ederra Legutio eta Ubide artean pasa genuena.  Dena ezin da kontatu ta nahikoa duzue gaurkoz... Aupa zuek!

IRUDI GUZTIAK IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

auskalo

auskalo 2010-05-31 21:45 #1

aupa Bingen!

kuajada kuajada!!
GARAITU EZINAK GARA!!!

zelako eguna, eta gaua¿

sorgiña piruliña

sorgiña piruliña 2010-06-01 23:30 #2

Bai horixeeee! terriblea!

Kuajadaz aparte, despertadore sistema berria dugu patentatzeko, eh! Etorriko da buelta!

asteburu hau deskantso eh! animo Jon Unai! kar, kar...

eta estudiante tunante jendea... ea zeozer idazten duzuen!

Markitos

Markitos 2010-06-03 23:20 #3

ikasle tunante baino, kartel-jartzaile-pelele edo jai-antolatzaile-telele esango nuke nik... edo agian kale zale? ez dakit, baina ikasi bai, ta antolatu ere, biak egin daitezke, badakizue, "denok apur bat emanez, gutxi batzuk dena eman ez dezaten, bakarrik egon ez daitezen...!" hori dio esaera zaharrak!

ondo segi/jarrai!

anonimo

anonimo 2010-06-16 17:07 #4

Nik egon nintzen Legution egun horretan gymkana izan nuelako han eta ikusi nizuen guztioi herriko jolasak egiten.

Utzi iruzkina: