Hasitako lanak amaitu egin behar direla pentsatu izan dugu guk beti. Larrabetzun, ordea, bestelakoak izaten dira gauzak; hasi bai, baina bukatu noiz? Begitu, bestela, honako argazkiak: bukatu gabeko kaleak eta espaloiak, asfaltatu gabeko errepide-zatiak... Mororen tabernaren pareko espaloi hau begira zelan dagoen! Eta normalean kotxez beteta egoten da, oinezkook bertatik pasa ezinik! Errepide hau egin gabe dago urteak direla, eta Aretxabala erreka gainean parke bat egingo zutela zioten, baina sastraka zikina baino ez dago, ikusten duzuenez. Elixoste kaleko garajeetakoek herri osoa zehark...
Ez, "La obra del Escorial" ez dago Madrilen, Larrabetzun baizik. Izan ere, herriko balizko anbulatorio berria urteak direla hasi zen egiten eta oraindik ere hortxe dago, bukatu gabe eta obrak geldirik! Hainbat denbora eskeleto hutsean eman ostean, adreiluak ipintzen eta zertxobait egitekotan hasi ziren, baina alferrik, berriz ere bertan behera gelditu baitira asmo on haiek. Ez aurrera ez atzera, lehengo baserri hura deseginda, eta eraikin berria amaitu ezinik! NOIZ ARTEEEEEEE??? Eskonbroz beterik dago Anguleri ingurua. Ematen duen itxura txarraz gain, lohikeria eta arriskua baino ez du eka...
Hona hemen, aspaldiko partez, Basara aldera goazenean derrigorrean ikusi behar dugun irudia. Estolda txiki bat egin behar izan zuten saihesbideko zubia pasatu aurretik, eta bertatik ateratako eskonbroak, eskonbrera batera eroan beharrean, zubia pasatu eta bestaldera bota zituzten, baina errepidearen gainean. LOTSAGARRIA!!! HERRIA JAGON!! ZABORRA ZABORTEGIRA!!
Blog honen bidez, larrabetzuarrok Udalaren axolagabekeriagatik pairatu behar ditugun gabeziak eta utzikeriak salatu nahi ditugu argazkien bidez. Irudi batek hamaika berba baino gehiago erakusten eta adierazten ei du, eta, lelo hori abiapuntu harturik, gure kaleetan zehar ikusten ditugun irudi salagarriak igoko ditugu hona, iruzkin txikiren batekin batera, munduaren aurrean argi gera dadin zeinen alkate eta zinegotzi inkonpetenteak ditugun. Animatu zeu ere eta bidalizkiguzu horrelako argazkiak.