LA OBRA DEL ESCORIAL, NON ETA LARRABETZUN!

larrabetzunbizi 1456150840145 LARRABETZUN BIZI | 2011-04-28 22:32

Ez, "La obra del Escorial" ez dago Madrilen, Larrabetzun baizik. Izan ere, herriko balizko anbulatorio berria urteak direla hasi zen egiten eta oraindik ere hortxe dago, bukatu gabe eta obrak geldirik!

Hainbat denbora eskeleto hutsean eman ostean, adreiluak ipintzen eta zertxobait egitekotan hasi ziren, baina alferrik, berriz ere bertan behera gelditu baitira asmo on haiek. Ez aurrera ez atzera, lehengo baserri hura deseginda, eta eraikin berria amaitu ezinik!

NOIZ ARTEEEEEEE???

Eskonbroz beterik dago Anguleri ingurua. Ematen duen itxura txarraz gain, lohikeria eta arriskua baino ez du ekartzen horrek guztiak.

Horrela gabiltza aspaldiko partez, espaloirik gabe herriko plazara joateko. Horretarako, beste aldera zeharkatu behar derrigorrean, non eta errepide nagusiko bihurgunerik arriskutsuenean, musika eskolaren aurrekoan. Bertan zebrabiderik ere ez dago baina! Zer gertatu behar da behingoz konpon dezaten?

Garbi dago Udal honek ez duela gaitasunik larrabetzuarron premiarik oinarrizkoenei ere erantzuteko. Oraindik udaletxepeko zulo madarikatu horretara joan behar dugu kontsultara. Noiz arte, alkate jauna?


Utzi iruzkina: