NOIZ ARTE?

larrabetzunbizi 1456150840145 LARRABETZUN BIZI | 2011-07-10 22:24

Hasitako lanak amaitu egin behar direla pentsatu izan dugu guk beti. Larrabetzun, ordea, bestelakoak izaten dira gauzak; hasi bai, baina bukatu noiz? Begitu, bestela, honako argazkiak: bukatu gabeko kaleak eta espaloiak, asfaltatu gabeko errepide-zatiak...

Mororen tabernaren pareko espaloi hau begira zelan dagoen! Eta normalean kotxez beteta egoten da, oinezkook bertatik pasa ezinik!

Errepide hau egin gabe dago urteak direla, eta Aretxabala erreka gainean parke bat egingo zutela zioten, baina sastraka zikina baino ez dago, ikusten duzuenez.

Elixoste kaleko garajeetakoek herri osoa zeharkatu behar izaten dute Morga edo Lezama aldera ateratzeko, baina errepide zati hau egingo balute, metro ziztrin batzuetara izango lukete irtenbidea.

Asfaltatu ez baina, gainera, hilabete luzea eman zuten obratxo hau egiteko eta, fijatzen bazarete, ez dute marra zuzen bat egiten asmatu espaloiaren ertzarekin. Lotsagarria!!!

Mororen etxe aurreko zati honek urtebete baino gehiago daroa afaltatu barik. Kotxe bi gurutzatzean ezin biak sartu asfaltoaren gainean!!

Beste txapuza bat: jatorrizko espaloiari zatitxo bat jan ostean, asfaltorik ez dute bota eta, gainera, fijatu zelan dagozen jarrita erlausak, ez dute zerikusirik aurretik jarrita zeudenekin; karratuak barik, erronboak egin dituzte eta.

Udal barria daukagu, antza, baina noiz hasiko da igartzen agindu deuskuen aldaketa hori? Beste lau urte itxaron baharko?


Utzi iruzkina: