4 blog interesgarri

kresala 1456150589117 Kresala | 2006-10-17 08:50
2

Web 2.0 ikasgaian Joxe irakasleak 4 blogi buruzko iritzia ematera bultzatu zigun gure blogean. Niri interesgarriak iruditu zaizkidanak hautatu ditut.

  · Sustatu: Denok ezagutzen dugula uste dut. Euskarazko bloga da, teknologia, ekonomia eta kulturari buruzko artikulu eta albistetei buruzko berriez betea. Euskara eta interneten bere presentzia bultzatzea dute helburu eta lortzen hari dira, pixkanak interneten mundu izugarrian gure hizkuntza txiki eta zaharra zabaltzen hari baita. Guztientzat interesgarri den bloga da, sar zaitez eta zeuk ere egizu euskaraz kalean, etxean eta mundu berrian, INTERNETEN!

  · Belarriondoko kontuak: Iker argazkilari handiaren bloga da hau, fotobloga ere badu. Asko gustatuko zaizkizue bere argazkiak, baita bere artikuluak ere, kultura, berri, albiste, eta gai interesgarriei buruz hitzegiten digu. Gehien bere argazkiek txunditu naute, argazkilaritza asko gustatzen baitzait eta oso argazkilari ona dela uste dut, gainera gure artekoa, euskalduna. Gora euskal labela!! Bere blogean sartuzkero, fotoblogera sartzeko aukera ere badugu. Guztia txukun txukun dauka, albo zutabe izugarria du, bitakorak, hedabideak, artikulu zaharrak eta artxibo luze batekin. Gustatuko zaizue.

   · Suspiros de nieve: Hirugarren blog bezala nire ikaskide batena hautatu dut. Harrituta geratu bainintzen Web 2.0-ko ikastaroan bere blogera sartu eta irakurri nuen guztiarekin. Testuak nola idatzirik zeuden, bere literatura, espresatzeko era, imaginazioa, dena izugarria iruditu zitzaidan, ederra eta polita, xarmantgarria, erotikoa, atsegina, gogorra eta mikatza den guztia hitzez esplikatzeko duen erraztasuna azaltzerakoan, neu hitzik gabe geratzen naiz. Sentitzen duena nola irudikatzen duen saritzekoa da benetan, kuadro perfektu bat balitz bezalakoa da guztia. Sar zaitez eta zeuk deskubritu.

  · Esan bezala argazkilaritza asko gustatzen zaidanez, fotoblog batzuk proposatzen dizkizuet oraingoan sartu eta disfruta ezazuen.

       · adri                                          · alonso dr

       · txiribiton                                  · Jüst

       · Naccarato                               · Dario

       · betterthanezra                          · flopper

 Zeuk deskubritu beste guztiak, ni ere ortantxe hari naiz eta. Animo!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-18 23:05 #1

Oso lan ona, Idurre. Eta proposatu dituzun blogak, interesgarriak.<br />

Iker

Iker 2007-04-03 17:44 #2

Kaixo Idurre! Internetetik saltseatzen nenbilela zure blogera iritsi naiz eta hara zein izan den nire ezustekoa, bertan nire bloga eta argazkibloga aipatzen dituzula! Eskerrik asko aipamenagatik! Eta hemen nagoela aprobetxatuz, blogeko helbidea aldatu dudala esateko aprobetxatuko dut. Orain dela hilabete batzutatik 'Belarrondoko kontuak' bloga beste helbide honetan aurkituko duzue: <a href="http://belarrondoko.wordpress.com/">http://belarrondoko.wordpress.com/</a><br />Eskerrik asko eta laister arte!<br />


Utzi iruzkina: