Nire gauzak eta ni

IKO ikaslea Mondragoneko Unibertsitatean.

Nire taldeari tokatu zitzaigun aurkezpen hau egitea. Salo o le 120 giornate di sodoma  filma italiarra jarri genuen. Pelikula hau zoragarria da niretzat; faxismo eta boterearen kritika izugarria egiten duelako. Jada aurkezpenean azaldu nuen zergatik zen pelikula hau hain ona, ez dut berriz errepikatuko hemen. Baina badakit pelikula ikusteko zaila dela. Ez da pelikula konbentzionala. Oso gogorra da, eta sekuentzia batzuk min egin diezaioke ikusleari. Jeneralean,pelikulaikusietagerobitaldetanbanatukonukeklase:aldebatetik,superfitzialarekingeratuzirenak,eszenagordinetanazkagarriekinbaka...


HUEZINEMA Mondragon Unibertsitateko 4.mailako ikasleek antolatuko zinema festibalera joan ginen klasera joan ordez. Benetan polita dela horrela iniziatibak edukitzea. Zinema maitatzen dugunontzat luxu bat da. Batzuk, ni barne, Ikus-entzunezko Komunikazioan gaude zinema ikasi eta egin nahi dugulako, beraz festibal honetara joateko posibilitatea luxu bat da guretzat. Kazetaritza, nahiz eta interesgarria iruditu, pixka bat astuna egiten zait, beraz, horrelako gauzak egiteko posibilitatea edukiko dugula ikusteak asko motibatzen nau. Klaseko batzuk, gainera, Vertigo sarietan epaimahaia osatu ge...


Argazki kamera 1826 urtean Parisen agertu zen, Ntèpce frantsesaren eskutik. Ez da 1842. urterarte teknologia berritzaile hau Euskal Herrian sartzen dela. Hortik aurrera, hainbat aldaketa eta eboluzio eduki du tresna honek. Aipatzekoa da Lumière anaiek 1903. urtean koloretako plakak patentatu zituztela (tipo hauek zinema iraultzatzeaz gain koloreko argazkiak ateratzeko lehenengo pausuak eman zituzten ere). Baina nola lotzen dira argazkiak sozialismoa bezalako ideologiarekin?. 1880. urtean egunkariek haien orrietan argazkiak sartzen hasten dira. Erlazioa? Argazkiak, irudiak, te...


XIX.mendean telefonoa sortu zen. Lehenik sare txikietan bakarrik funtzionatzen zuen, geroago zabalduz joan zen nazioartekoa bihurtu arte. Deszentralizazioa eta globalizazioa ekarri zituen ondorio telefonoak. Baina kuriosoena, emakumeek telefonoarekin zeukaten erlazioa irudi zait. Telefono konpainietan gehienak emakumeak ziren (telefonoa erabiltzeko operadore bati ezdakitnorekin jartzeko eskatu behar zenion). Badirudi oso lanpostu merkeak eta lan baldintza txarrekoak zirela, baina lanpostu ugari sorrarazi zituen honek. Teknologia aurrera joan ahala, telefonoak automatizatu egin ziren eta ema...


Lehenengo egunean gure lana egiteko enpresa bilatzen hasi ginen. Asko ziren geneuzkan posibilitateak, irratiak, telebistak, egunkariak, baina nire taldeak eta nik, argi geneukan lehengo momentutik; zinema ekoiztetxe bat. Lehen momentutik Irusoin  ekoiztetxea aukeratu genuen, bigarren egunean, informazioa biltzen hasi ginen. Bagenekien, eta irakasleek horrela esan ziguten lana planteatu zuten egunean, ekoiztetxe baten inguruan informazio gutxi aurkituko genuela eta lana egiteko arazoak edukiko genituela. Ez zitzaigun inporta. Zinema maite dugu, eta zinemaren inguruan irakurri eta ikasi ...


Zer izan zen lehenago? Oiloa ala arrautza? Aldaketa sozialak ala garapen komunikatiboak? XVIII. mendean gaude. Konkretuki mendearen erdialdean. Ingalaterran hasitako prozesuak aldaketa sozial, politiko-ekonomiko eta teknologikoak dakartza. Gaur egun, prozesu horri industria iraultza deritzogu. Fabriketako buruzagiek, aurrerapen teknologikoez baliatuz, ahalik eta produktu kantitate handiago ahalik eta prezio gutxietan ekoizten saiatzen dira etekin gehiago irabazteko ahaleginetan. Produktua merke ekoiztu etekin handia bilatzen; bai lagunok, kapitalismoa sortu berri da. Merkatuak berak maneia...