MARTXOAK 28 TELEFONOA ETA FEMINISMOA

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-04-08 11:25

XIX.mendean telefonoa sortu zen. Lehenik sare txikietan bakarrik funtzionatzen zuen, geroago zabalduz joan zen nazioartekoa bihurtu arte. Deszentralizazioa eta globalizazioa ekarri zituen ondorio telefonoak. Baina kuriosoena, emakumeek telefonoarekin zeukaten erlazioa irudi zait. Telefono konpainietan gehienak emakumeak ziren (telefonoa erabiltzeko operadore bati ezdakitnorekin jartzeko eskatu behar zenion). Badirudi oso lanpostu merkeak eta lan baldintza txarrekoak zirela, baina lanpostu ugari sorrarazi zituen honek. Teknologia aurrera joan ahala, telefonoak automatizatu egin ziren eta emakume asko kaleratuak izan ziren. Fabriketan lan egiten hasi ziren, lan baldintza gogorrenetan.

Beti esan da galtzeko gure kateak baino ez ditugunean, iraultza hasiko da, eta egia da, emakumeek haien eskubideengatik borrokatzen hasi ziren.

Sufragistas pelikulak ondo erakusten du guzti hau. Emakume talde batek bere boto eskubideagatik borrokatzen dute pelikula honetan; badirudi bozkatzeak zerbaiterako balio zuela garai horretan. Pelikula honek Bechtdelen testa pasatzen du gainera. Test honek zinemari aplikatzen zaio emakumearen irudia egokia den ala ez ebaluatzeko. Testak hiru lege ditu: emakume bat baino gehiago agertzea sekuentzia berdinean, emakume hauek haien artean hitz egitea, eta hitz egitekotan, mutilez ez izatea. Pelikula honek oso nota altuarekin pasatzen du testa. Horregatik izango da pelikula honetaz estreinaldia eta gero oso gutxi hitz egitea?


Leave a Comment: