MARTXOAK 29-31 HUEZINEMA

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-04-08 11:26

HUEZINEMA Mondragon Unibertsitateko 4.mailako ikasleek antolatuko zinema festibalera joan ginen klasera joan ordez. Benetan polita dela horrela iniziatibak edukitzea. Zinema maitatzen dugunontzat luxu bat da. Batzuk, ni barne, Ikus-entzunezko Komunikazioan gaude zinema ikasi eta egin nahi dugulako, beraz festibal honetara joateko posibilitatea luxu bat da guretzat. Kazetaritza, nahiz eta interesgarria iruditu, pixka bat astuna egiten zait, beraz, horrelako gauzak egiteko posibilitatea edukiko dugula ikusteak asko motibatzen nau.

Klaseko batzuk, gainera, Vertigo sarietan epaimahaia osatu genuen eta ostiralean berriz joan ginen festibalera;  gozada bat izan zen nik bozkatu nuen laburmetraia saria lortu zuela konturatzeak.


Utzi iruzkina: