APIRILAK 3 IRRATIA ETA TOTALITARISMOA

No profile photo Nire gauzak eta ni | 2017-04-08 11:27

Nire taldeari tokatu zitzaigun aurkezpen hau egitea. Salo o le 120 giornate di sodoma  filma italiarra jarri genuen. Pelikula hau zoragarria da niretzat; faxismo eta boterearen kritika izugarria egiten duelako.

Jada aurkezpenean azaldu nuen zergatik zen pelikula hau hain ona, ez dut berriz errepikatuko hemen. Baina badakit pelikula ikusteko zaila dela. Ez da pelikula konbentzionala. Oso gogorra da, eta sekuentzia batzuk min egin diezaioke ikusleari.

Jeneralean,pelikulaikusietagerobitaldetanbanatukonukeklase:aldebatetik,superfitzialarekingeratuzirenak,eszenagordinetanazkagarriekinbakarrikgeratuzirenak.Laburbilduz,pelikulagorrotatzendutenak.Bestetik,pelikulaulertu,analizatuetasinbolismoaikusizutenak,nibezala,pelikulahaumaitatzendugunak.

Artea batzuetan ulertzeko zaila da, eta zinema artea delarik, batzuetan, ulertzeko zaila da. Pasolini profesionala da pelikula zailak egiten (nahiz eta pelikula honek nahiko argi utzi kritikatzen duena).

Pelikula ederra iruditzen zait, baina bakarrik ikusi eta ulertu nahi dutenentzat. Irudi nazkagarriekin bakarrik geratzea erreza da pelikula honetan, baina pixka bat sakonduz gero, oso pelikula ona dela konturatzen gara. Pelikula honek ez du inor epel uzten.

Nire aurkezpenean ezan nuen moduan: pelikula gogorra da, baina faxismoa, kapitalismoa…. boterea azken finean… oso gogorra da ere.


Utzi iruzkina: