unibi

josu 1456149891816 Josu | 2006-02-01 09:36
5

Herenegun esan zidaten guztiok bisexualak garela. Eta gaur berriro esan didate. Todos somos bisexuales. Ba akaso bai, batek daki heterosexualitatea eta homosexualitatearen muga diferentzialak noraino iristen diren.

Eta zu, esan didaten horretan pentsatzen etxetik irten, eta bazoaz erropa erostera.
Gero eta erropa gehiago unisex da. Eta ez bada, guk unisexeatzen dogu. Batzutan, neskentzat pentsatutako erropa erabiltzen dogu gizonok, eta alrebes.

Erosi dozuz ba, praka unisex elegante batzuk, eta bazoiaz etxera bidian. Ikusten dozu halakuan pertsona bat, ile motza, gorputz argala, gerri pixka-pixkat zabalagua, belarritxako bi, ilerik gabeko aurpegia, eta ez dakizu gizona ala emakumea dan, baña gustatzen jatzu. Izar bat daka ipurdian. Aurpegiz be, liraiña. Begiratu dozu goitik behera ta behetik gora, ta ederto jantzita, gustau jatzu. Orduan berdin da neska ala mutila dan? Hortaz bisexuala zara, ez?

Hurbiltzen zara eta Habanos zigarro bat daka eskuan. Gizona da, eta bazoaz beste alde batera, ze zuk ez ez dozu onartzen bisexuala izan zeinkela, zu gizona eta heterosexuala zara. Baina orduan, buelta emotian, entzuten dozu emakume ahots lirain bat, atzera be bueltia emon eta lehengo gizona da, ez dala gizona, emakumia dala. Emakume bisexuala, portzierto... eta cien por cien unisex modan.
Danak bisexualak gara eta gizarte unisexan bizi gara. Toma esa. Gora berdintasuna.

2006-02-01 14:43 #1

Amatiñoren erantzuna eibartarren zerrendan:

"Mendikutek:

>Herenegun esan zidaten guztiok bisexualak garela. Eta gaur berriro esan
didate. >Todos somos bisexuales.

-- Hitz horiekin amaitzen da "Los dos lados de la cama" filmea.
Entretenigarria. Gizonok umemokotzat hartzen gaituzte, noraezean ia pelikula
guztian zehar. Emakumeek, ostera, une oro dakite zertan ari diren... Filmean
behintzat.

Amatiño"

nagore

nagore 2006-02-01 21:33 #2

Aupi! Nagore naiz, donostiarra, baina madrilen ikasten dut! Hemendik kuxkuxeatzen nengola zurearekin topo ein dut ta gustatu ein zait.

Bisexualitateari buruz, seguraski arrazoia izango duzula, niri ez zait inoiz gertatu neska bai mutil batekin konfunditzea baina...Arropari buruz deritzozuna ahi si nagola ba zurekin, nire nebaren arropa batzutan jartzen dut ta!

beno, ni ere blog bat dut, baina orain azterketak direla eta ez dut ezer idazten..lo tngo abandonado..

Beno, gustatu zait zure bloga, asike bixitatuko zaitut.

Muxus.

Josu

Josu 2006-02-01 22:09 #3

Eskerrik asko, Nagore. Emozionantea da blogera sartu eta norbaitek idatzi dizula ikustea, nahiz eta gaizki dagola izateko izan. Eta gustatu zaizula esatean, ba emozio bikoitza!
Hurrengo bisitan ez ahaztu zure blogan helbidea emotia, gustura botako diot begirada.
Patxos.

Ugutz

Ugutz 2006-02-02 21:30 #4

Aupa Josu:

Gustatu zait zure teoria eh! Ea zure teoria gehiago esposatzen dituzun hemen nik gustura irakurriko ditut eta. Gero eta engantxatuago nago blogetara, Blogmaniako bat bihurtu naiz! Izutzen hasia naiz...jeje ;-)

Josu

Josu 2006-02-02 21:56 #5

Jeje, bai Ugutz, ni antzera. Hau proba moduan hasi dot eta tontuan pare nabil tontokeriak idazten hemen sartzeko. Hor nonbait gordeta badakat beste zeozer eta juango naiz sartzen. Zure blogera egunero sartu naiz azken aste honetan, ea zerbait sartzen zenuen. Maiztasuna bajatuko dot, baña bisitatzen jarraituko zaitut.
Ea ba blogekiko gustua mantentzen zaigun...

Utzi iruzkina: