La Moska Gao koadrilak dirulaguntzen aldaketa eskatu du

josu 1456149891816 Josu | 2006-07-13 01:10
2

La Moska Gao koadrilak eskaera egin dio Eibarko Udalari sanjuanetarako koadrilen dirulaguntzak aldatzeko. La Moska Gao datorren urteko sanjuanetarako hainbat hobekuntza egiteko ideiak biltzen ari da, eta proposamenen artean eskaera hau dago.

Proposamen honen helburua koadrilen mugimenduari beste bultzada bat ematea da, baina honekin Udalak gutxiago gastatuko lukeela ere uste dugu: aurten 11.880 euro gastatu dira dirulaguntzetan, 66 koadrilari dirulaguntza emanez. Diru larregi iruditzen zaigu exijentzia bakarra dultzaineroei ongietorria ematea izateko, eta lortzen den bakarra taldeak erropa berdina eramatea da.

Hortaz, proposamen berria egin dugu: koadrilako 1.000 euro. 1.000 euro hauek lortzeko, exijentziez gain, balorazio irizpide batzuk aurkeztu ditugu. Koadrilak 20 pertsonakoak izatea eskatu dugu.

Betebeharrak:
-Hurrengo ekitaldietan parte hartzea: koadrilen aurkezpena eta
kalejira Estaziñora, Dultzaineroei ongietorria, txupinazoa eta
proegoia. Ekitaldi hauetan dirulaguntzaz ordaindutako gastuak erabili
behar dira, hauen ausentzia arrazoitua ez baldin bada (adibidez
txaranga baten kontratazioa orduz kanpo).
-Alkoholaren abusuaren aurkako pegatina eramatea koadrilak parte
hartzen duen ekitaldi guztietan.
-Egindako gastuen fakturen aurkezpena.
-Koadrila bakoitzak bere maskota egitea.
-Udaletxeak erabaki beharreko beste betebehar batzuk.

Baloraziorako irizpideak:
-Koadrila Batzordean parte hartzea.
-Koadrilen arteko jokoen antolakuntza eta partehartzea.
-Danborrada konpainien sorkuntza.
-Marmittako Lehiaketa eta Herri Bazkarian partaidetza.
-Txosna jartzea bateragarriak ez diren elementu gabe.
-Beste ekitaldi batzuetan presentzia.
-Ekitaldi berrien antolakuntza.
-Originalitatea.
-Gastuen justifikazioa.
-Udalarekin, herriko kolektiboekin eta beste koadrilekin kooperazioa
jaia eta kultura aberasteko.
-Txarangen edo beste talde batzuen kontratazioa.
-Txaranga edo beste talde batzuekin bisita residentzia eta jubiletxeetara.
-Jaiaren zabaltzea auzoetara.
-Koadrilen lokalen dekorazioa.
-Koadrilako kideen kopurua.
-Koadrilak urtean zehar antolatutako beste ekitaldi batzuk.
-Udaletxean erabaki beharreko beste balorazio batzuk.

Hala ere, proposatzen dugu gaur egun dagoen dirulaguntza mantentzea, heren batera jeitsiz (60 euro), honen bidez koadrila berriak sortzeko. Honek 3 urteko epea izango luke koadrila handia egiteko.

Zalantzak argitzeko, komentario eta proposamenetarako gure posta elektronikoko helbidea irekitzen diegu herritarrei: lamoskagao@gmail.com.

Bestalde, La Moska Gao koadrila irailerako hainbat proiektu prestatzen dihardu, Arrateko jaiak eta kurtsoaren hasierarekin batera.

http://www.lamoskagao.info

comoooo???????

comoooo??????? 2006-07-15 01:36 #1

a ver aver a ver.... a ver si me e enterau, ke las cuadrillas tienen ke ser de 20???? si es asi me parece injusto

Josu

Josu 2006-07-15 02:39 #2

Según nuestra propuesta, la cantidad de la subvención es variable, hasta llegar a 1.000 euros. Entendemos que para una cuadrilla de 10 personas esa cantidad es exagerada, y con las posibilidades y dificultades de estos momentos proponemos que sean de 20.

Sin embargo, también hemos pedido una subvención de apoyo para la creación de cuadrillas, en cuyo caso no sería necesario todo lo que proponemos. Sin embargo, estaría limitado a 3 años.

También es injusto que las 66 cuadrillas que han recibido subvención hayan recibido la misma cantidad. ¿O no?

Permíteme rogarte envíes tus sugerencias, opiniones y valoraciones a lamoskagao@gmail.com , ya que habrá nuevas propuestas (esta sólo ha sido un punto de partida), y haremos el esfuerzo de cooperar en la consecución de los objetivos de todas las cuadrillas, aunque consideramos que esa no es nuestra labor.

Por otra parte, puedes observar que no me mantengo en el anonimato y doy mi opinión sin complejos. Pido a la misma actitud a quienes contestan.

Gracias por leer y contestar.

Utzi iruzkina: