"El ex batasuno"
Antena 3en Nafarroako egoera politiko berriaz "informatu" dutenean,
Patxi Zabaletari bi erreferentzia egin dizkiote, lehenengo "el ex
miembro de ETA" esan dute, eta gero, "el ex batasuno Patxi Zabaleta".
Informatiboetan aurrera joan ahala, aurkezleak esan du, gutxi gora
behera: "nos precisan que Patxi Zabaleta, al que hemos nombrado como ex
miembro de ETA, es ex miembro de la Mesa Nacional de Batasuna", eta hau
esaten zuen bitartean, aurpegi xelebre bat jarri du, esaten bezela "pal
caso... patatas".
Lotsagarria da, hasteko, ETA-Batasuna binkulu mediatikoa
Españan. Batasunako kideak etarrak badira, nahikoa arrazoi bada
atxilotzeko. Eta ez badute atxilotzeko arrazoirik, ez dira ETA-kideak.
Beraz ixiltzea dute.
Eta lotsagarria, bigarrenik, enfasi gehiago egitea Patxi
Zabaletaren iragan politikoan gaur egun ordezkatzen duen Nafarroa
Bai-n baino. Baina errealitatea mingarria zaie Españan, eta
asteburuan Nafarroak ez du Sí a Navarra bakarrik esan, Nafarroa Bai ere esan du. Nafarroan ere
badakite "Bai" esaten. Bai etorkizun demokratiko bati. Espainiar
eskumak asumitu du nolabaiteko demokrazia, baina bere baloreak ez ditu
digeritu, oraindik.
Iruzkinak
Gorka 2007-05-30 13:57 #1
Horrelakoak askotan botatzen dituzte Antena3-ek eta Vocentoko lagunek. Beren ignorantzia behin eta berriro agerian utziz. Bainan bertan nahi dutena pentsa dezatela, hemen badakigu zer daukagun eta ze neurrian daukagun.<br />Bestetik, atzoko adierazpenen ondoren ez dago oso argi zer egingo duen PSNk Nafarroan eta are gutxiago Iruñean. Auskalo...<br />
Josu 2007-05-30 15:01 #2
Ez nuke esango ignorantzia denik, español askoren ignorantziarekin jokatzea baino.<br />
Utzi iruzkina: