Arratsalde on lagunok! Heldu naiz “Internet-era”, heldu naiz hirira......Bidaia honetan gauza ikusgarri, interesgarri, hunkigarri eta hainbat.... ikusi eta ikasi ditut.Brasil-GO! erdialde inguruan kokaturik dagoen pasaia zorragarri batean egin dut topo, konkretuki “Coqueiral-Nobres MT”-en Mato Grosso-ko estatua, bero gehien egiten duen tokia, egunero 30-40 gradu, hori neguan, ez dut nahi imaginatu udan.......Brasil ikaragarri handi da, Mato Grosso-ko estatua, Espainia baino handiago da.Nik, jada, hamahiru bat estuta bisitatu ditut, denak xarma berezi dute, ikusteko da.... Fauna basati...
Gau on lagunok!Hurrengo egunotaz, ez naiz internet-aren alboan egongo, sentsazio berriak aurkitzera abiatu eta teknologiatik isladatuko naiz.Erreka eta mendi artean, pasadizoaren esperientzia jorratzen diharduko dut.Ostean, bidaia bat hasiko dut, konkretuki Paraguay aldera.Horren berri aurrerago emango dizuet, hilaren bukaeran ekingo dut ibilbidea.Jada igo ditut argazki guztiak Flickr-era, banaka batzuk badaude, 180 inguru. http://www.flickr.com/photos/26824806@N07/Laister arte, ondo segi,Besarkada bat!
Gau on lagunok!Alde batetik bestera ibil gara egun osoan, gelditu gabe.Bankuak jendez beteta, beroa, eta azkenik gosea....Halako batean zeozer jan eta bukatu ditugu egin beharrekoak.Badirudi, denok aldi berean egiten ditugula gauzak, eta biztanle asko direnez ba........Egin beharrekoak eginda, "Pastel&Cia" izena duen leku berezi eta interesgarri batera hurbildu gara.Bertan Brasil-GO produktuak dasta ditzakezuz, gozoa eta merkea.Ez dute alkoholik saltzen, zuku naturalak(Mangoa, meloia, marrubia eta hainbat, denak momentuan egiten dituzte, hau bai fruita hau), freskagarriak eta Brasil-GO ...
Gau on lagunok! Jai giro ederra dago Cuiabá MT ingurutik, larunbat festa baten lez....Familia eta lagun asko elkartuko gara gauez, afari-jai bat egiteko, garagardo eta samba artean.Hogeita hamar bat bilduko gara, dantza lehertu arte eginez, baten-bat moskorra handiaz joango da etxera. 19.36 dira eta bero izugarria dago, 35 gradu, hau Euskal Herrian, ezineskoa da, eta gutxiago neguan.Afarirako erosketa guztiak Zanna eta biok egin ditugu, eta merkea benetan, euroarekin alderatuz.....(532 reais=70 euro)Biharko biharamunarekin jarraituko dut pasadizoaren bidea.Besarkada bat!.*Jada argazki bat...
Gau on lagunok!Gaurkoan hirian murgildu naiz eta hiriak beti hiri; jende asko, automobilak, motorrak, zarata......Etb.Baina xarma berezi bat aurkitu diot, ez dakit, desberdina.Tabernak, dendak, beterik daude gau eta egunez, komertzio gehienak hogeita lau orduz zabalik, (ohitura da Brasilen).Orokorrean ia dena berdintsu funtzionatzen du, Euskal Herriko hiri baten antzera.Niri gehien harritu didana, kaleko saltzaileak, ugariak eta edozein tokitan daude.Aurrezki kutxen funtzionamenduak ere, aise zurtu dit, ilara handiak, polizia eta zelatari mordoa, lapurketak ekiditzeko, asko baitaude...........
Arratsalde on danori!Aurreko idatzian(www.blogak.com/jonisis)esan nizuen bezala, Salvador do Bahía-tik irten, eta Brasil ezagutzera ekin genion autobusean, eta bai ezagutu ere......Bide luze baten ondoren, berrogeita hamar ordu gutxigora behera, eta Brasil erdian ezagutu ostean, hemengo goizaldeko seirak inguruan heldu gara Mato Grosso-ra, hain zuzen ere, Cuiabá MT.Bero itzela gainean, 45 gradu, baina gustoko haize fin batekin....Bidaia ikaragarria izan da, sekulakoa, jende asko, geltoki ugari eta kilometroak.Brasil-GO! paisaia ikustekoa da, eta bertako bizia, kultura.....Etb.Kilometroz-kil...
Gau on danori! Jakin ezazue, oso ondo gaudela, apur bat galduta baina primeran...Gure tokira heltzen garenean, hau da, Zannaren herrira, Cuaiba MT, interneta etxean edukiko dugu, eta horrela askoz hobe, bertatik idatzi eta hitz egiteko.Bihar Bahiatik bidai luze bati ekingo diogu autobusez, gutxigora behera berrogei ordu (Brasil oso handia da eta)...Bi egun inkomunikatuta egongo gara, autobus geltokietan, (ez dakit internetik dagoen).Ez kezkatu, eta txintxoak izan....... Beste barik, Ostegun arte. Besarkada bat!
Arratsalde on! Hau ikustekoa da, ezin da, idatzi batean esplikatu; oso ezberdina, baina polita benetan.Eguzkia momentu oro, nahiz eta euri hasten denean, gogoz egiten du, baina ez da ohikoa.Hondatzak, izugarriak dira, ura urdin-urdina (hau bai hau), eta "Txiringitos" beteak, hemen"Barraca"-k deitzen dira. Gaur goizeko 9.45 esnatu, eta gosaltzera bajatu gara,(janaria oso gozoa da), miztura asko dago, barazki eta fruitarekin batipat.Ostean, hondatzara hurbildu eta bertako "Barraca" batean ezagunak egin, eta bertan geratu gara,(Brasilen oso zabalak dira harremanetarako).Pasiada eder ere e...
Gau on lagunok! Heldu gara Bahiara, Hegaldi oso ona egin dugu, arazorik gabe.Gaueko 00:50 dira eta 27 gradutan gaude, ezin sinistekoa Euskal Herrian....beste mundu bat. Ohera noa, bihar hasiko naiz nire egonaldi bertan. Besarkada bat.
Hilearen 31an bidaia bat hasi behar dut, printzipioz Brasil aldera, konkretuki Salvador de Bahiara.Ez dakit zenbat denbora emango dudan bertan, ez baitaukat bueltarako hegazkina.Kontuak-kontu egunero bidean sortutako pasadizoekin idatzi egingo dut.Laister arte, besarkada handi bat!