Arratsalde on lagunok!
Heldu naiz “Internet-era”, heldu naiz hirira......Bidaia
honetan gauza ikusgarri, interesgarri, hunkigarri eta hainbat.... ikusi eta
ikasi ditut.
Brasil-GO! erdialde inguruan kokaturik dagoen pasaia zorragarri
batean egin dut topo, konkretuki “Coqueiral-Nobres MT”-en Mato Grosso-ko estatua, bero
gehien egiten duen tokia, egunero 30-40 gradu, hori neguan, ez dut nahi
imaginatu udan.......Brasil ikaragarri handi da, Mato Grosso-ko estatua, Espainia baino handiago da.Nik, jada, hamahiru bat estuta bisitatu ditut, denak xarma berezi dute, ikusteko da....
Fauna basati, animali bitxi, eta erreka urdin artean
mulgilduta ibili naiz.Oraingoan animaliak zirraraturik utzi naute;
sugeak(Kobrak, Anakondak...), Krokodiloak, Tximoak, txori
exotikoak......Etb.Zur eta lur geratu naiz hainbeste animalia libre ikusiz.....Argi
indar eta ur edangarririk gabe bizi izan naiz, lo berriz, egurrez eginiko etxola
batean.Egunero 10km gutxigora behera egiten genuen, ur edangarria
bilatzeko.Harrigarria dena, kuriosoa benetan, pobrezia asko eta zoriontasuna
bihotzetan.Barrea aurpegian minuturo.Gutxirekin asko eginez.....Ezinezko berriz
gure mundu kutsatu honetan.........
Laister bidaia berri bati ekingo diot, ziurrenik Paraguay aldera, hilaren amaieran.Zehaztazunak aurrerago!
Besarkada handi bat!
Postdata:Argazkia berriak laister batean igoko ditut Flickr-eko nire orrialdera.
http://www.flickr.com/photos/26824806@N07/2574545822/
Iruzkinak
idoialarranaga@gmail.com 2008-07-08 21:37 #1
Kaixo maittiok:

Atso egin ginun berba eta gero jarraiko dogu.
Asko pozten naz zuen ibilialdia oso interesgarria
izatea.

Zuek jarraitu guri informazioa bidaltzen eta gogo
asko dakagu horko argazkiak ikusteko eta batera
pentsatzeko gu be Brasilen gagozela

Muxutxus bikote

jone 2008-07-09 17:40 #2

Kaixo pareja!!!! Ondo zabizela ikusi daiteke, (argazkixak ikusi dotaz). Hemen betiko moduen ez dau nobedade handirik.

Gaur unibertsitatean egon naz memorixia entregetan ta hoin prsentazioa egitea falta jate. Egixa esanda bukatzeko goguekin. Beste barik besarkada handi bat eta ondo pasa. Muak

Joxe Aranzabal 2008-07-22 20:54 #3
Aupa, Jon eta Zanna! Gu ere bidaian gabiltza. Egun hauetan, Londres inguruan: Bego, Miren eta hirurok. Applen denda batetik ari gatzaizkizu erantzuten, mac handi batean. iPhone batzuekin ibili gara jolasten —zoragarriak dira—, eta orain, zuri erantzuten. Eguraldi ona daukagu hemen, eta egunero paraje zoragarriak ari gara ikusten. Orain ordubete, adibidez, Buckimgam jauregian izan gara, eta jende arraro pilo bat ikusi dugu handik irteten, nobleziako jendea, errege-erreginak antolatutako party batetik irteten. Oraingoz, besterik ez, Jon. Ondo-ondo segi, eta laster arte. Mua!
Utzi iruzkina: