Onibus geltokiak
Arratsalde on danori!
Aurreko idatzian(www.blogak.com/jonisis)esan nizuen bezala, Salvador do Bahía-tik irten, eta Brasil ezagutzera ekin genion autobusean, eta bai ezagutu ere......
Bide luze baten ondoren, berrogeita hamar ordu gutxigora behera, eta Brasil erdian ezagutu ostean, hemengo goizaldeko seirak inguruan heldu gara Mato Grosso-ra, hain zuzen ere, Cuiabá MT.Bero itzela gainean, 45 gradu, baina gustoko haize fin batekin....Bidaia ikaragarria izan da, sekulakoa, jende asko, geltoki ugari eta kilometroak.Brasil-GO! paisaia ikustekoa da, eta bertako bizia, kultura.....Etb.Kilometroz-kilometro paisaiaren aldaketak, bat-batekoak ziren, koloreak, gaua, eguna...Hau kontatzearen zaporea gutxikoa da, bizi egin behar da.Autobusak egia esan, primerakoak dira, oso ondo apainduak eta egokituak, erosoak oso.
Heldu gara Cuiaba-ra(Mato Grosso, Brasil erdi-hegoaldean), eta beste ikutu bat daukan hiria da, bertan aurki ditzakezuz, hainbat eta hainbat gauz, denda, taberna....Etb.Aldiz bere leku "pobreak"(Europar-entzako) ere badaude, eta ni halako batean nago.Argia, ura eta interneta badago,(errepide asfaltatuaren faltan daude) esan daiteke "txiro" kutsua daukala, baina POZIK nago.Halakoxea da bizia bertan.....
Ez daukat gehiago esaterik gaurkoz, bihar jarraitu dut pasadizoan....
Besarkada bat.
*Gaur, agian argazkiak Flick-era igoko ditut.(www.flickr.com/acidjony)
Iruzkinak
Aitor Ana 2008-06-06 06:46 #1
Egunon JonZanna/ZannaJon. Lanetik atera eta ez dut idazteko gogo larregirik baina jakin ezazue zuek nire bihotz barnean izanik noala amets egitera. Muxu handihandi bana bioi eta gero arte. <br> Osasuna eta aurrera<br>
Utzi iruzkina: