Jon Aguirreren bloga

  Azkenaldi honetan albiste hau biralizatu egin da: emakume batek itsua dela simulatu du 28 urtez, bizilagunei ez agurtzearren. Berri hau argitaratu duten komunikabide guztietatik, Diario de Navarra izan da gezurra dela esan duen bakarra. EITBren kode deontologikoaren arabera, kazetari batek gertakari baten iturri guztiak aztertu behar ditu. Hori egingo balute, albiste hau gezurra dela jakingo zuten eta, beraz, ez zuten argitaratuko. Baita ere, emandako informazioa okerra bada ahalik eta behin zuzentzeko esaten du. Goienak ere antzekoa dio honi buruz: "Akatsa egin eta hurren...


Under Fire filmean, komunikatzaile baten ikuspuntutik planteatzen den gai eztabaidatsuena zera da: Nick Noltek antzezten duen pertsonaiak Rafael gerrillariaren gorpuari argazkia ateratzea, Nikaraguako jendeak azken hau bizirik dagoela pentsatzeko. Nahiz eta komunikatzailearen kode deontologikoak kontrakoa esan (hots, kode guztiek diote esaten dute emandako informazioa zehatza izan behar dela), nik Noltek egin zuen berdina egingo nuke, argazki horrek Sandinistek gerra irabaztea eragin baitzuen. Honetaz aparte, interesgarria iruditu zait pelikula, oso era errealean adierazten baitu ger...


Ostiralean, irailaren 29an, deontologiarekin zerikusia duten kontzeptu batzuen kasu praktikoak ikusi genituen. Hauek izan ziren: -Emakumeen presentzia Rio 2016en (Bazterkeria). Gai honi buruz niri larriena iruditzen zaidana prentsak emakumea kiroletan ente arrotz bat bezala tratatzea da.  -Budd Dwyer (Suizidioa). Zuzenean bere buruaz beste egin zuen politikari estatubatuarrari dagokionez, kasu honek ondo islatzen du kazetariek albistea jasotzeaz gain ere sentsibilitatea izan behar dutela. -Game of Throneseko filtrazioak (Irudi eta soinu grabazioa). Kasu honetan sumindu egiten nauena...


Biharko aurpezpenerako Ylenia Torrisiren desagerpenari buruzko informazioa bilatu dugu eta, baita ere, Lydia Lozanok 2005ean egindako "ikerketari" buruzkoa. Horretarako Interneten bideoak, albisteak eta artikuluak bilatu ditugu. Kide bakoitzak aurkezpen osoa ikasiko du, nahiz gero aurkezpenean bakoitzak zati bakarra egingo duen. Iñigo Aranbarrik bere testuan salatzen duena kazetariek bertsio ofizialei era itsuan sinestea da, "Hedabideen lana ez baita itxuraz gertatzen dena kontatzea, benetan gertatzen dena baizik, bere plegu, zimur eta atzealde guztiekin. Eta honek, gehienetan, ez d...


Etika pertsona bakoitzak zer dagoen ondo eta zer dagoen gaizki erabakitzea da. Morala, aldiz, gizarteak egiten duenean da. Deontologia lan-postu bakoitzak duen kode-morala da. Prentsa kontseiluak komunikabideek prentsa idatziaren deontologia betetzea zaintzen duten erakunde independienteak dira. Ikus-entzunezko komunikazioko kontseiluak gauza berdina egiten dute, baina irudi, bideo eta audioekin. Hedabide gehienak (teorian) ez die uzten beraien langileei oparirik onartzen, errugabetasun printzipioa eta errektifikazio eskubidea errespetatzen dituzte, informazioa eta iritzia bereizten dute, a...


Nightcrawler interesgarria iruditu zait kazetari batek izan behar duen etika aztertzeko, nahiz eta, agian, bertan protagonistak albisteak lortzeko erabiltzen zituen "teknikak" oso extremoak ziren. Iñigo Arambarrik Ofelia Hernándezen hilketak hedabideetan izan duen tratamendua salatzen du. Bere ustez, politikaria edo banku bateko nagusia izango balitz, albisteak ez zituen halako xehetasunak izango. Baita ere, ez zaio gustatu komunikabide batzuk nikaraguarra dela aipatzea. Gaur arreta eman diten albistea hau izan da: https://elpais.com/internacional/2017/09...


TELEGRAFOA ETA LIBERALISMOA Liberalismoa norbanakoaren askatasunak sendotu eta gobernuarenak gutxitu nahi duen korronte politikoa da. John Locke izan zen mugimendu honen aitzindaria. Telegrafoa historian mezuak distantzia handietara bidaltzeko gai izan zen lehenengo gailua zen. XIX. mendean, 1833. urtean, hain zuzen ere, asmatu zen. Hala ere, Samuel Morsek aparatu hau hobetu egin zuen 4 urte beranduago. Pelikulari dagokionez (Oliver Twist) filmak argi islatzen du XIX. mendeko Erresuma Batuko gizartea. Baita ere, Oliverrek liberalismoak sorrarazi ditzakeen desberdintasun sozialak ezagutze...


1-Ulergarria izatea: Jendeak komunikatzaileak esaten duena ulertu behar du, beraz era erraz eta sinple batean azaltzeko beharra dauka, adibideak esanez, eguneroko bizitzarekin konparazioak egiten…   2-Interesgarria izatea:  Egia esan, puntu hau gaiaren mende dago, komunikatzailearen ordez, baina hala ere, esan nahi dana era entretenigarri batean azaltzea komenigarria da, jendearen arreta ez galtzeko.   3-Azkarra izatea: Kontatu behar dana premiazkoa baldin bada (albiste bat, adibidez) beste komunikatzaileak baino lehenago esaten baduzu, besteengandik nabarmenduko z...