Komunikazioaren historia eta egitura

No profile photo Jon Aguirreren bloga | 2017-04-07 22:13

TELEGRAFOA ETA LIBERALISMOA

Liberalismoa norbanakoaren askatasunak sendotu eta gobernuarenak gutxitu nahi duen korronte politikoa da. John Locke izan zen mugimendu honen aitzindaria.

Telegrafoa historian mezuak distantzia handietara bidaltzeko gai izan zen lehenengo gailua zen. XIX. mendean, 1833. urtean, hain zuzen ere, asmatu zen. Hala ere, Samuel Morsek aparatu hau hobetu egin zuen 4 urte beranduago.

Pelikulari dagokionez (Oliver Twist) filmak argi islatzen du XIX. mendeko Erresuma Batuko gizartea. Baita ere, Oliverrek liberalismoak sorrarazi ditzakeen desberdintasun sozialak ezagutzen ditu: klase pobrea (Fagin) eta klase altua (Brownlow jauna).

ARGAZKI MAKINA ETA SOZIALISMOA

Sozialismoa sistema ekonomiko eta politiko bat da non herritarrek ekoizpen-baliabideen kontrola duten. Industria iraultza eta gero sortu zen, lan-baldintza pobrearen aurrean langileek beraien eskubideak aldarrikatzean hasi zirenean. Argazki kamara tresna aproposa izan zen langileen kondizioen irudiak erakusteko eta, horrela, sozialismoa hedatzeko.

Pelikulari dagokionez, oso era zehatzan azaltzen du Errusiako 1917ko Urriko Iraultza. Bertan tsarismoaren erortzea erakusten da eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren sorrera, hau da, sozialismoa sistema politiko eta ekonomiko gisa erabili zuen lehen herrialdea. Ideologia honen kolektibitatearen ideiarekin jarraituz, filmak ez du protagonista nagusirik, pertsonaia guztiak garrantzi berdintsua baitute.

TELEFONOA ETA FEMINISMOA

Feminismoa emakumeen eskubideak eta askatasuna bermatzea helburu duen mugimendu soziala da. Lehen Mundu Gerraren garaian emakumeak gizonen lanak hartu zituzten eta ondo horiek ondo (edo hobeto) egiteko gai zirela erakutsi zuten. Feminismoari esker gaur egun emakumeek bozkatu egin dezakete, aborto-eskubidea dute, gurasotasun-baimena…Emmeline Pankhurst, Simone de Beauvoir eta Elfriede Jelinek dira, besteak beste historiako feminista ezagunenak.

Telefonoa Antonio Meuccik asmatu zuen XIX. mendean, eta berehala bihurtu zen telegrafoa baino garrantzitsuagoa. Gailu honek ideia feministen hedapenan lagundu egin zuen.

Sufragistak pelikulak oso era zehatzean azaltzen du nola borrokatu zuten Britainiar emakumeek beraien bozkatzeko eskubidea lortzearren.

ZINEMA ETA NAZIONALISMOA

Nazionalismoa Frantziar Iraultzaren ondoren sortu zen nazio/lurralde baten politika, ekonomia edo kulturarenganako sentimendu identitarioa da. Bi nacionalismo mota daude: zibila eta kontserbadorea.

Zinematografoa XIX. mendearen amaieran sortu zen, eta XX. mendearen hasierarako jada munduko komunikabide garrantzitsuena zen. Propaganda politikoak hedatzeko tresna aproposenetarikoa da.

Michael Collins filmean oso argi ikusten dira nazionalismo zibila eta kontserbadorearen arteko desberdintasunak, eta baita ere Irlanda eta Euskal Herriaren arteko berdintasunak. Sinn Féineko Anglo-irlandar Itunaren aldeko alderdia edo EAJren Gernikako Estatutua nazionalismo kontserbadorearen adibide onak dira, independentzia oso lortu ez arren, autogobernu maila bat lortzen baitute. Sinn Féineko Anglo-irlandar Itunaren kontrako alderdia eta Herri Batasuna, berriz, nazionalismo zibila, beraien helburua independentzia bakarrik baita.

IRRATIA ETA TOTALITARISMOA

Totalitarismoa XX. mendeko 30eko hamarkadan loratu zen mugimendu politikoa da, non estatuak botere absolutoa duen. Herritarrek ez dute inolako askatasunik.  Erregimen bakoitzaren propagandaren ideiak hedatzeko irratia baliabiderik aproposena zen. Adibidez, naziek hori egin zuten Alemaniako biztanleriaren gehiengoa beraien alde jartzeko. II. Mundu Gerran oso garrantzitsua izan zen, bandu bakoitza irratiaz baliatzen baitzen distantzia handietan komunikatzeko.

INTERNET ETA PENTSAMENDU LIKIDOA

Pentsamendu likidoa Zygmunt Baumanek asmatu zuen kontzeptua da. Pentsamendu honek indibidualtasuna eta subjektibitatea bermatzen zuen, eta orainaldia aldarrikatu. Globalizazioa postmodernitatearen motorra da, eta, gaur egun, Internet globalizazioa dagoelaren probarik argiena. Hau da Internet eta pentsamendu likidoaren arteko erlazioa.

TELEBISTA ETA FRANKFURTEKO ESKOLA

Frankfurteko eskolak II. Mundu Gerraren ondoren sortu zen, guda horrek sortutako ondorioengatik. Honek aldarrikatzen zuena pentsamendua neomarxismoa deitu zitekeen, marxismo klasikoari kritika egiten baitzion, hau hobetzearren. Bere ustez, marxismoa arlo ekonomikoaz gain beste arlo batzuetan ere arduratu beharko zen.  Garai berdinean, telebista globalizatzen hasi zen, eta urte gutxi pasatu ondoren mundo mailan ohikoena zen familia bakoitzak telebista bat edukitzea etxean.

El Pianista filmeak oso era gordinean azaltzen du Polonian, nazien okupamentu garaian nolakoa zen eguneroko bizitza.


Utzi iruzkina: