Astelehena, Irailak 26.

No profile photo Jon Aguirreren bloga | 2017-09-26 22:50

Nightcrawler interesgarria iruditu zait kazetari batek izan behar duen etika aztertzeko, nahiz eta, agian, bertan protagonistak albisteak lortzeko erabiltzen zituen "teknikak" oso extremoak ziren.

Iñigo Arambarrik Ofelia Hernándezen hilketak hedabideetan izan duen tratamendua salatzen du. Bere ustez, politikaria edo banku bateko nagusia izango balitz, albisteak ez zituen halako xehetasunak izango. Baita ere, ez zaio gustatu komunikabide batzuk nikaraguarra dela aipatzea.

Gaur arreta eman diten albistea hau izan da: https://elpais.com/internacional/2017/09/26/mundo_global/1506425289_560808.html . Laburbilduz, BBCk bizkarzain bat jarri dio kazetari bati Jeremy Corbinen aldeko pertsona askok akosatu egiten baitute. Deigarria iruditu zait zeren eta beti entzun dut BBC neutralitatea eta objetibotasunaren erreferentea dela, eta antza denez, Erresuma Batuan ez dute iritzi hori. 


Utzi iruzkina: