DBHko 2. mailako ikasleak eta bi tutoreak, azaroaren 2an, Gasteiza joan ginen. Bertan, Santa Maria katedral zaharreko aztarnak eta etorkizuna erakutsi zizkiguten bi gidek. Ondoren, Legebiltzarrera hurbildu ginen alde zaharra zeharkatuz. Protokolokoek Legebiltzarraren funtzionamendua eta legeak egiteko ematen diren pausoak azaldu zizkiguten. Aurreko mahaiburuen kuadroak eta erositako zenbait artelan ere erakutsi zizkiguten. Bazkaria Florida parkean egin genuen, hosto eta uso artean. Hirurak aldera oinezko ibilaldi bat egin genuen Gasteizko alderdi ederrenak ezagutuz. Gure irteera amaitzeko,...
DBHko 3.mailako ikasleak (A eta B taldeak) eta 2 irakasle, azaroaren 3an Plaiaundi (Txingudiko Badia) bisitatzera joan ginen hango ingurugiroa ezagutzeko. Ondoren Hondarribira joan, bertan itsasontzi bat hartu eta gida baten laguntzaz Hendaia aldera, itsasbarrena eta Hondarribiko portuak ezagutuz.
DBHko 4.mailako ikasleak (A eta B taldeak) eta 2 tutoreak, urriaren 24an «Peñas Negras»era joan ginen. Goizeko 8etan abiatu ginen eta bi ordu beranduago, zain zeuden bi gidarekin 4 orduko ibilaldiari ekin genion. Ibilaldian zehar, burdinaren aztarnategiak ezagutzeaz gain, Euskal Herriko ekonomian eta gizartean burdingintzak izan duen garrantziaz ohartu ziren ikasleak. Ondoren, «paisaje karstiko»tik barrena ibili eta gero, bazkaldu egin genuen. Horrela, arratsaldeko hirurak aldera amaitutzat eman genuen txangoa eta bostak aldera Villabonara iritsi ginen.
Pasa den ikasturtean ospatu genituen gure ikastolaren 40 udaberriak. Ospakizun ugari antolatzeaz gain, proiektu berri bat jarri dugu abian: Zubi-musu aldizkaria. Gure asmoa Zubi-musu aldizkarian, ikastolako gertaerei buruzko berriak eskaintzea da, hala nola, irteerak, proiektu berriak, ikasleen txokoa... Lehengo urtean aldizkariko alerik jaso ez zenutenentzat, hemen duzue Zubi-musuren goiburua. Ba al daki inork zein zubi agertzen den bertan? Erraza, ezta?
Itxaron pixkat...