Gasteiz ezagutuz (DBH 2)
DBHko 2. mailako ikasleak eta bi tutoreak, azaroaren 2an, Gasteiza joan ginen. Bertan, Santa Maria katedral zaharreko aztarnak eta etorkizuna erakutsi zizkiguten bi gidek. Ondoren, Legebiltzarrera hurbildu ginen alde zaharra zeharkatuz. Protokolokoek Legebiltzarraren funtzionamendua eta legeak egiteko ematen diren pausoak azaldu zizkiguten. Aurreko mahaiburuen kuadroak eta erositako zenbait artelan ere erakutsi zizkiguten.
Bazkaria Florida parkean egin genuen, hosto eta uso artean. Hirurak aldera oinezko ibilaldi bat egin genuen Gasteizko alderdi ederrenak ezagutuz. Gure irteera amaitzeko, zenbait joku eta algara ondoren, autobusa hartu eta Villabonara itzuli ginen.