DBH 4kook «Peñas Negras»en
DBHko 4.mailako ikasleak (A eta B taldeak) eta 2 tutoreak, urriaren 24an «Peñas Negras»era joan ginen. Goizeko 8etan abiatu ginen eta bi ordu beranduago, zain zeuden bi gidarekin 4 orduko ibilaldiari ekin genion. Ibilaldian zehar, burdinaren aztarnategiak ezagutzeaz gain, Euskal Herriko ekonomian eta gizartean burdingintzak izan duen garrantziaz ohartu ziren ikasleak. Ondoren, «paisaje karstiko»tik barrena ibili eta gero, bazkaldu egin genuen.
Horrela, arratsaldeko hirurak aldera amaitutzat eman genuen txangoa eta bostak aldera Villabonara iritsi ginen.