Usteak erdia ustel

Ordutxo batzuk soilik igaro badira ere, somatzen dut gramo batzuk falta ditudala jada. Ukimenak lan bikaina burutu du gaurkoan. Betiereko edo azkeneko zeraren papera betetzera behartu dut nik behintzat, azkenekoa izan denaren ideia hori gustatzen ez zaidan arren. Eta gainera bazen gauza triste bat atzera botatzen ninduena, iturri urdin baten isuria. Entzumena ere hor zen, baina ez nengoen berarekin ados. Nirearen oso antzekoa den aho xelebre horretatik irtendakoak airean geratu direla dirudi, niregan sartzean ez baititut guztiz barneratu. Eta baieztapen inozo bat bidali dut zure adimenera,...


Zergatik? Irteerarik gabeko unibertsoetako bateko parte izatera bultzatzen gaituen galdetzaile aski ezaguna. Zalantzak ugari, erantzunik bat ere ez. Txikitako jakin-mina galdera bakarrean laburbildua. Zerua zergatik den urdina batzuetan soilik, itsasoa zergatik ez den amaitzen eta era berean nik amaiera bat ikusten diodan, ilargiak zergatik daukan aurpegia eta batzuetan triste dagoen. Denboraren joanean, bilduma osatuz joan da, galdera konplexu eta putakume ugariz. Nire aita zergatik den drogazalea, Argi zergatik hil zaidan, alkoholak zergatik mozkortzen nauen. Eta pausu bat harantza...