Lehendabizikoa bezain tipikoa
Zergatik?
Irteerarik gabeko unibertsoetako bateko parte izatera bultzatzen gaituen galdetzaile aski ezaguna.
Zalantzak ugari, erantzunik bat ere ez.
Txikitako jakin-mina galdera bakarrean laburbildua.
Zerua zergatik den urdina batzuetan soilik, itsasoa zergatik ez den amaitzen eta era berean nik amaiera bat ikusten diodan, ilargiak zergatik daukan aurpegia eta batzuetan triste dagoen.
Denboraren joanean, bilduma osatuz joan da, galdera konplexu eta putakume ugariz.
Nire aita zergatik den drogazalea, Argi zergatik hil zaidan, alkoholak zergatik mozkortzen nauen.
Eta pausu bat harantzago ematea lortuz gero, zergatik-ak orokortu egiten dira.
Zergatik galdera hauek, zergatik erantzunik ez, zergatik zergatik...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: