Mandamentu EXTRAmodernoak (eta III)
Harrera, arreta, arnasa. Eman eta hartu. Ito, itxi, itsutu gabe... Lausoegia, egia da. Zehatzago saiatuko naiz. Harrera, hasteko: ohartu mandamentu hipermoderno batzuk EZ aginduaz hasi direla (ez izan zalantzak, ez egon triste, ez galdu denbora). Gehiago ere badaude:
8-"Ez ezazu hartu maitasun konpromisorik!"
Ez soilk bizitza osorako, tarte baterako ere ez. INTRO batek, berriz, ezin ditu harreman sozialak inplikazio pertsonalik gabe ulertu. Beraz, maitasun keinu batekin hasi. Nola?
12-"Ez izan astuna!"
Hau da, fisikoki astuna: ez bide da itxurosoa, ez osasungarria. Baina sozialki ere badaude kanon estetiko eta dietetikoak. INTRO joera, adibidez, ahal moduan disimulatu eta kontrolatzea. Bestela, lehen begi kolpetik markatzen du: "zu, aukeran, EZ". Nola eman buelta? "Zu ere BAI".
14-"Ez zaitez hil!"
Ez ito, zu zeu, ez bestea(k). Arnasa hartzeko espazioa utzi. Eta denbora eman.
11-"Dibertitu zaitez!"
Agindu paradoxikoa, dio Iñigo Martinez Peñak, "nola bihurtu obligazio", dibertitzea? Aukera errazena bihurtuz: "EZ atera ebasio bide arinetik". "Ez konplikatu"... Eta klaro, INTRO jendea konplikatuak gara. Dibertitzean ere. Adibidez, gauzak antolatzen. Bada, antola gaitezen.
10-"Ikas ezazu!"
Paradoxa da agindu EXTRAmodernoek saldu nahi duten gauza asko INTRO jendeak baditugula, txikitatik. Noski, baditugu ikasgai pendienteak ere. Haien artean, elkarrekin antolatzea.
13-"Joka ezazu haurra izango bazina bezala!"
Haurtzarotik bakarrik jolasten ikasi dugun hori guztia besteekin nola partekatu.
15-"Zaindu zaitez!"
Geure arreta beti zaindu duzun bezala, besteena ere, nola mimatu.
16-"Sexua praktika ezazu!"
Ez bakarrik zentzu fisiko estuan. Haurtzarotik bakarrik jolasten ikasi duguna, partekatzea.
17-"Izan zaitez sortzailea!"
Haurtzarotik berez izan garen bezala, sormen kolektiboan ere aplikatzea.
18-"Zoriontsua izan zaitez!"
Nor bere buruaren konpainian sentitzen garen bezala, une eta gune partekatuetan ere BAI.
"Intra"
MILA MODU taldea
Eta Mandamentu EXTRAmodenoak seriea ixteko, "19 kolpe":
Iruzkinak
Utzi iruzkina: