Mandamentu EXTRAmodernoak (II)

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-03-06 10:13

introbertsioa@gmail.com 1646558750604

Iñigo Martinez Peñaren liburua ikuspegi INTRO batetik aztertu. Nork bere modura,  eta bere irizpide eta bizipenen arabera. Baina elkarrekin partekatuz, eta kontrastatuz. Bestela –nire eskarmentutik–, oso zaila da, pertsona INTRO batek bere alternatibak aurkitzea, jende artean, edozein mandamenturi.

7-"Izan zaitez zu zeu!"

NItasuna, INtro jendeak txikitatik bizi izan dugun bilaketa eta borroka hori beste salgai bat bihurtu da. Hipermerkatu globaleko beste sail bat, oso zabala, NORtasunaren mila sekzio eta konbinazio posible, aukeran. Probatu, zurea aurkitu arte, zure neurrikoa... Tentagarria, ezta? Sinesgarria, ez da. Guk badakigu, ez gaudela hor. Baina NON?

6-"Positiboa izan zaitez!"

Indibidualismoaren kultura: zure burua duzu eskura, beti. Huts egiten baduzu, zure erru... Hori ez da berria gure inguru kolektiboetan ere. INTRO jendea mezu horien pean hazi eta bizi gara. Hain paranoikoak dira ba, gure kezkak? Konpetentzia, estatuta, bat-bateko errentagarritasuna, etengabeko konbalidazioa... lege diren eredu sozial batean. 

5-"Ez zaitez egon triste!"

Jende artean, batez ere: ez egon isilik, geldi, pentsakor, bazterreko, patetiko... Hobe ikusezin?

9-"Ausart zaitez!"

Gure kasuan, eguneroko egoerak ditugu arrisku handiko kirolak. Pertsona berri batekin, berriz pertsona horrekin, talde horren barruan, ondoan... Arrisku gehiago hartzeko PREST?   

19-"Ez ezazu zalantzarik eduki!"

Nik baditut, asko. Baina honaino iritsita, ausartuko naiz.

Nire iritziz, HIRU pausu landu behar dira, eredu sozial INTRO baterako: harrera, arreta eta arnasa. Nola artikulatu, une bakoitzean. Nola hartu, nola eman, nola eutsi.

  • Ito, itxi eta itsutu gabe.


Utzi iruzkina: