Labirintologia (4. maila): Igogailua (0 solairua)

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2025-02-19 20:11

introbertsioa@gmail.com 1739992691639

  • Hasi aurretik, M-23 taldeak –Ruandak sustatua, eta ukatuta– Bukavu hiria ere hartu du. Talde horretaz hau dio katalanerazko Wikipediak –euskal Wikipediak ezer ez; konponduko al dugu?

3. mailako labirintoa iglu sinboliko batean zegoen; 4. mailako hau, berriz, igogailu batean dago. Ez da espazio pribatua –mugikortasun urriko norbaiten etxean, EDO–, baizik eta ohikoena dena, gune publikoa. Dela etxebizitza pribatu askoren eraikineko gune komunean, dela enpresa EDO erakunde –publiko EDO pribatu– baten egoitzan. Zahar EDO berria. Bi, lau EDO ehun solairu...

Berdin da tipoa EDO tamaina, ikuspegi fisikotik: jende –tipo– gutxik banatu behar du igogailu baten espazioa, aldi bakoitzean. Ez ordea alde soziologikotik. Zer tipokoa da igogailua dagoen eraikina? Nor da bertakoa, nor kanpokoa, hor? Nor ezaguna, EDO ezagunagoa, eta nor arrotza?

  • Zer harreman tipoak sortu litezke, bada, igogailu baten espazio urrian eta traiektu laburrean?    

Agurretik hasita. Egon liteke agur soil bat baino zerbait gehiagorako tartea –handia, muturreko kasuetan–, baina kortesiazko formula formalak dira ohikoenak, ezta? Orain demagun: ZU eraikin publiko bateko igogailuan ezezagun batekin egokitu, "egun on" esan eta bestea mutu geratzea.

"Besteak ez erantZUtea" idatzi dut hasiera batean, baina mutu geratzea erantZUteko modu bat izan liteke. Zer gertatu da, hor? Zergatik geratu da mutu? Euskaraz agurtu dioZUlako, moztuta? EDOta minduta?... Zergatik ez diZU "egun on", EDO "buenos días", EDO "bonjour"... erantZUn?

  • Agian ulertu du ZUk ez dioZUla agurtu egin? Baizik eta –agurtu gabe– politikaz hitz egin. Eta hori ez da igogailu batean egiten. Agurtu eta eguraldiaz-EDO hitz egiten da, EDO agurtu eta mututu.

Kontuz! "ZU" idatzi dut, jakin gabe ZU nor zaren, nolakoa, non zauden... Testu hau irakurtzen ari zarenez, probableena da ZU euskalduna izatea, eta –estatistikoki– Euskal Herrian egotea. Baina Euskal Herrian, non? Kalean euskaraz maiz aritzen da, hor? Ia inoiz ez? Kuartel batean zaude?... 

  • Gainera, testua sarera igota dagoenez, gero eta probableagoa da ZU Euskal Herrian ez egotea. EDO ZU euskalduna ez izatea, eta testu hau itZUlita irakurtzea... ItZUli gaitezen, bada, igogailura.

Eremu digitalean EDO sinbolikora pasa aurretik, demagun, orain: ZU bizi zaren eraikineko gune komuneko igogailuan aspaldiko auzokide batekin egokitu, "egun on" esan eta besteak "buenos días" erantZUtea. Zer harreman tipo duZUla uste duZU, auzokide horrekin? Zer harreman tipo, hark, ZUrekin? Gerta liteke –adibidez– ZUk "buenos días" esan eta hark "egun on" erantZUtea?

Oso gai zabala da, eta nik nahi adina luzatu nezake testu hau, adarkadura eta adibideekin. Baina ustekoa dut leku mugatua dudala, ZUk irakurriko baduzu, ezta? Beraz, pasa gaitezen bai eremu digitalera, bai sinbolikora. Urrunago gabe –eta barka atrebentzia–, Blogak.eus guneko igogailua.

  • Teorian, ustekoa da holako gune blogari bat guztiz horizontala dela, eta ez dagoela igogailurik. Baina egitez horrela da, egitan?

2022 hasieran etorri nintzen –barka txantxa– Lanperna kalera. Oso auzokide gutxi ginen orduan, gaur egun baino gutxiago. Tarteka auzokide berri bat agertzen zen, eta geratu, EDO desagertu, betiko. Baina aleka komunitate txiki egonkor bat osatu zen. Oso lasaia, oso txikiak izan dira beti gure arteko harremanak. Halere, espazioa aski mugatua da, eta elkarbizitza arazoak sortu ziren.

  • 2023ko uztailean auzokideei bilkura baten deialdia egin nien, arazo haiek salatzen, konponbide batZUk proposatzen, eta iritzi gehiago eskatzen. Inork ez ZUen erantZUn.

Atezainak ere ez. Berak zaintzen du –diskretuki– eraikin honetan nor eta zer sartu eta ateratzen den. Eta berak egin behar zituen gure bilkurak proposatu edo eskatuko zituen konponketak. Nire deialdiari bidea eman zion, baina bilkura –esan bezala– ez zen egin. Eta atezainak ez zituen kontutan hartu nik deialdian salatutako arazoak, eta proposatutako konponbideak. Zergatik ez?

  • Zer gertatu zen? Irakurri gabe eman zion bidea nire deialdiari? Edo irakurri eta ados ez egonda? EDO kontra egonda, baina bidea mozteko ez adina kontra, edo ezados? Edo ezaxola, bestela?...

Atezainak diskretu bezain neutral eta laxoa dirudi. Etxe honetan nagoenetik behin bakarrik ikusi dut norbaiti edo zerbaiti bidea mozten –Sarean INTRO sarreran aipatu nuen–. Ez bere ekimenez, gainera: auzokide batek iruzkin batean salatu eta gero ezabatu ZUen euskaraz ez zegoen sarrera bat. Horregatik ez zion nire deialdiari bidea moztu, kontra egon arren? Inork ez ZUelako salatu?

Edo ez zegoen kontra, alde zegoen, eta ez zidan erantZUn –ez deialdiari, ez nire proposamenei–gu bion balizko bilkura batek ez zukeelako aski quorum, komunitate honetan ezer erabakitzeko? Ez dut uste. Atezaina ados egon izan balitz, nire deiari bidea eman ez ezik, babestu edo bultzatu ere egingo ZUkeen, nolabait. Aurretik izan, EDO beste inork erantZUten ez ZUela ikusita.

  • EDO min egin zion nik bilkura deialdia nire kabuz egitea, berarekin kontsultatu gabe, aurretik? Nire balizko begirune falta hari ere ez zion erantZUn –EDO bai, mutu geratuz.

Kontuak kontu, Zero solairuan, atezaintzaren ondoan egitekoa zen bilkura. Eta ez zen inor agertu. Ez atezaina, ez garaiko beste 12 -14 auzokideetako bat ere. Zergatik ez? Zer gertatu zen?


Utzi iruzkina: