INTRO bilkura
Ongi etorri, Blogakideok:
Eta barkatu irudiko txantxa. Omenaldi txiki bat da, Ibañez handiari –agian gazteenek ez dakite nor den ere, baina nire adinekook haur eta gazte garaiko figura ahaztezina dugu.
- Lanperna kaleko 13 etxeko kontuak, besteak beste.
Konturatu zarete guk ere komunitate txiki eta egonkor bat osatu dugula, jada, Blogak etxean? Hamar bat lagun, oso zaletasun eta interes ezberdinetakoak. Eta maiztasun ezberdinekin ere kontatu egiten ditugunak, hemen.
Atezain bat ere badago, hor nonbait, gure kontuen zain. Tarteka ongi etorria ematen die iritsi berriei, iruzkinen batez, gurekin luze geratuko diren esperoan. Oso gutxitan gertatzen dena.
Bisitak ere zaintzen ote ditu? Auzokideon ohiko bisitariak, berriak, edo pasekoak. Bisitari gutxi, segur aski, eta bisita laburrak, oro har.
Dena den, konturatu zarete atari honetako leku mugatuaz? 25 bat artikulu berri sartzen dira, guztira. Eta ataria bete orduko, zaharragoak gordetzen doaz auzokide bakoitzaren sotoan.
Lehen, artean auzokide gutxiago ginela, hilabetea edo hilabete eta erdia behar zen betetzeko. Orain hilabete erdian jada betetzen da.
- Horregatik proposamen bat egin nahi nizuen, hemen: zer moduz berrikuntza batzuk eskatzen badizkiogu atezainari, atari honetarako?
Hobekuntza batzuk –demagun–, artikuluak ataritik hain azkar ez desagertzeko, sotoetan.
Edo "Kategoriak" atala hain azkar ez betetzeko –aurreko kategoria guztiak desagerraraziz.
Edo –eskatzen hasita–, barra bat, eskuin aldean, non Blog beteranoak –hamar bat artikulutik gora dituztenak, demagun– agertuko diren, zerrendatuta. Txantiloia eta guzti –zergatik ez?...
- Zuen iritzi eta proposamenen zain
ANGELU
Iruzkinak
Utzi iruzkina: