informatika

Ez naiz interneten saltseatzen ia ibiltzen beraz ez ditut wep orri asko ezagutzen. Gehien erabiltzen dudan orria, www.google.es da, bidaltzen dizkiguten lanak egiteko erabiltzen dudana informazioa lortzeko.


Azkena ikusi dudan pelikula historiako klasean izan da. bigarren mundu gerrako pelikula bat. Ez dakit izenburua eta pelikulaz ere ez naiz ondo gogoratzen. Dakidan bakarra, aspertu egin nintzela da, lo hartu ez nuenean...


Azken urte hauetan etxeen prezioak izugarri igo dira denbora gutxian eta hori arazo larri bat da gaur egungo gazteentzat. Orain gazte askok ikasketa luzeak egiten dituzte (karrerak,..) eta bukatzean lana aurkitzea zaila dute. Lana aurkitu eta etxe bat erosiz gero, mailegu baten bidez, bizitza osoa behar duzu guztiz ordaindu ahal izateko. Horrela ezin duzu bizitza lasai bat eraman, zeren, edozer gerta daiteke mailegua ezin pagatzera eraman zaitzakedana: lanetik gabe geratzea, espero ez diren aparteko gastuak, osasun arazoak,... Prezioak jendeak etxeak erosten segitzen dutelako doaz...


Ni

infornaiara 1456147866652 informatika | 2007-05-09 09:05

Naiara izena dut eta 17 urte ditut. Zarauztarra naiz eta bertako Oteitza Lizeo Politeknikoan ari naiz batxilergoko ikasketak egiten, nahiz eta oso ondo ez joan, alper hutsa bainaiz... Udaran, Arribati heladeian egiten dut lan. Nahiz eta nekatuta bukatzen dudan, lan polita da, oso jende jatorra dago bertan eta oso ondo pasatzen dut. Giro polita dugu gure artean. Bakizue, danak helatuak erostera!                               &nbs...


el canto del loco

infornaiara 1456147866652 informatika | 2007-05-09 08:28

  El Canto del Loco taldea 2000. urtean sortu zen Madriden (Espaina) eta oraindik martxan segitzen dute. Taldeko taldekideak, Dani Martin (kantatzen duena), David Otero, Chema Ruiz eta Jandro Velazquez dira. Lau album atera deituzte El Canto del Loco (2000), a Contracorriente (2002), Estados de Animo (2003) eta Zapatillas (2005) izenekin. Lehenarekin 100.000 kopia saldu zituzten, bigarrenarekin 300.000 kopiatik gora, hirugarrenarekin ere 300.000tik gora eta azkenarekin 330.000 kopia baino gehiago.