Etxeen prezio altuak
Azken urte hauetan etxeen prezioak izugarri igo dira denbora gutxian eta hori arazo larri bat da gaur egungo gazteentzat. Orain gazte askok ikasketa luzeak egiten dituzte (karrerak,..) eta bukatzean lana aurkitzea zaila dute. Lana aurkitu eta etxe bat erosiz gero, mailegu baten bidez, bizitza osoa behar duzu guztiz ordaindu ahal izateko. Horrela ezin duzu bizitza lasai bat eraman, zeren, edozer gerta daiteke mailegua ezin pagatzera eraman zaitzakedana: lanetik gabe geratzea, espero ez diren aparteko gastuak, osasun arazoak,...
Prezioak jendeak etxeak erosten segitzen dutelako doaz igotzen. Baina ez hemengo jendeak, kanpotarrak baizik. Horrela segituz gero ezinezkoa egingo zaigu etxea bat erostea eta gu gorri baditugu gauzak gure ondorengoak nola edukiko ote dituzte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: