Vasaloppet proba Moran

Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-04 00:39
12

Gaur Moran pasa dugu ia egun osoa. Herri honetako Mikaelsskolan egin dugu lo eta afaria eta gosaria ere guk geuk prestatu eta jan ditugu bertan. Kalean sekulako giroa izaten da Vasaloppet eski probaren inguruan.

Bihar da proba nagusia eta 15.000 eskiatzaile inguruk hartuko dute parte bertan.

Asteburu honetan herriaren bizimodua erabat aldatzen da. Kanpotik jende mordoa etortzen denez, eskolak ere egokitzen dituzte eskiatzaileei ostatu emateko. Denda eta postu pila jartzen dituzte kaleetan eta eskiatzaileak dira protagonista.

Vasaloppet proba 1922an egin zuten lehen aldiz. Eski probari buruzko museoa ere eraikita dago herrian.

Merezi du irakurtzea zer dion Wikipediak Vasaloppeti buruz.

Goizean kaletik ibili eta bazkaldu ondoren Oxberg herrira joan gara eskiatzera Vasaloppeteko zirkuitoan bertan. Guztira 20 Km. egin ditugu. Ondoren berriz Mora herrira itzuli gara.

AGUSTIN

AGUSTIN 2012-03-04 20:17 #1

ANIMO¡¡¡¡¡¡¡¡¡

EN LA FOTO DE LA SALIDA DE LA PRUEBA, CREO QUE TE HEMOS VISTO EN LA SEGUNDA FILA.

ONDO IBILI - AGUSTIN KARMELE

Etiam

Etiam 2012-03-05 09:04 #2

Ze argazki politak! Uf, baina hotza ematen dit ikuste hutsak!! Animo!!!

orioarraunean

orioarraunean 2012-03-05 20:13 #3

Dedio... hik hemendik alde egin eta trainerua jotasu hasi zaiguk. Castron, igandeko proban irabazle. Uda pasa arte gelditu adi hortik... ea bandera mordoa irabazten ditugun. Animo eta eutsi gogor. JxmOla

https://picasaweb.google.com/114648269716259743162/20120304XVBanderaSDRCastroUrdialesOrioTxapeldun?noredirect=1#

k2

k2 2012-03-06 15:23 #4

Zelakua izanda gaur gabeko Hotela? Argazkiak behar ditugu!!!

Antzuolatik

Antzuolatik 2012-03-06 22:00 #5

Kaixo Alber.

Kostata baña gaur asmau dot.Zer moduz doia egun hauetako ibilaldixa?
Animo eta aurrera!!!

Lore

Lore 2012-03-06 22:03 #6

Aupa aita!!!
Zelan zabizte??
Kamariakin konpontzen zera? Zuk atera baditxuzu argazkixak baietz esango nuke.
Gaur gure etxian afaldu dou ama, Elene ta gu bixok
Zu ta Irati falta!!!
Ondo ibili!!

santkubatetik

santkubatetik 2012-03-07 21:29 #7

Take it easy, boy¡¡ da segi disfrutatzen. Santik dio: 2 de Messi

KTM

KTM 2012-03-07 22:13 #8

Pasau da lehemengo astia, balanzea?

Zelan konpondu zerate egurrezko aterpetetan?

Hotz?

Epelian lo egiteko desiatzen?

Edurra nahi aina?

Eta egokixa?

Hasi erantzunak bialtzen. Azkenego egunetako argazkixak ikustenko desiatzen gaude.

Ainhoa

Ainhoa 2012-03-08 00:42 #9

Aupa alberto ta konpañia!!!

oin urtebete paraje hoixetan ibili ta pufff... zemat rekuerdo!!! ondo-ondo pasa, disfrutau, gozau, ta sentiu momento intenso bakoitze....

amets goxuk euki, batzuten benetako bihurtzeien hoxetakuk!!!!

besarkada haundi-haundi bat danontzat kanadatik!!!!!

ainhoa

Alber

Alber 2012-03-08 20:19 #10

Kaixo denoi! Orain arte egunero eskiatu dugu eta eguraldia ona baina hotzetik. Elrra ona, txabolak egokixak eta lagunartea paregabea. Zer gehixau behar dugu? Bazkariak pika-pika eta afariak mundialak Nagoren eskutik. Laster bidaliko ditu langabeziara Aduriz eta Berasategi.
Eskerrik asko denoi zuen animoengatik

Alber

Alber 2012-03-08 20:21 #11

Lasai Joxemari, hemen geldituko nauk eta irailera arte. Aurten Kontxako bandera Oriora. Aupa Orio!!!

orioarraunean

orioarraunean 2012-03-08 23:33 #12

Hi, ta Athletic, sekulakoa... Manchester akatu ditek (2-3)... mundialak dituk zurigorri hauek.  Aspaldian horrelako partidarik ikusi... Ea ba kanporaketa gainditzen duten. Zuek... ez etsi, segi ta segi.... urriarte jejejeje... Ayo! JxmOla

Utzi iruzkina: