Vasaren 2.etapa: Risberg-Hökberg

Alberto Ibiltarixanak | 2012-03-07 22:42
1

 Hemen egunak goiz argitzen du eta gaur diana 7:30ean jo du Nagorek. Gosaria jan eta traste guztiak furgonetara eraman ditugu. Gaur bertatik hasi gara eskiatzen eta gaur ere 35 Km. egingo ditugu. Bidean Edesbergeko eskolako 150 ikasle eta haien irakasleekin gurutzatu gara. Irakasle batek esan digu urtero egiten dutela ibilbide hau eskiekin. Bizikletaz beste egun batean ibilaldi bat eta igeriketarekin osatzen dute klasika bat.
 

Bide erdian Bergsen gelditu gara eta hemen taberna zegoenez kafea edo tea hartuz atseden bat egin dugu. Aurrera jarraitu eta Oxbergen zegoen Josu gure zain. Hemen bazkaldu dugu. Ez dugu denbora asko eman bertan.


Eguzkiak ez zuen indarrik eta hozten hasi garenez, eskiatzen jarraitu dugu txabolara iritsi arte. Azken partea beheraka zen dena eta itzalean zenez gehiena, oso azkar egin dugu. Beste txabola bat berotu beharra daukagu gaur. Ea epeltzea lortzen dugun, gauean lasai lo egiteko.


KTM

KTM 2012-03-08 23:34 #1

Segi bidaltzen kronikak eta argazkixak


Utzi iruzkina: