hitzontzia

Patua

hitzontzia 1456147696683 hitzontzia | 2007-09-01 10:41

Meu amor... Meu amor Meu corpo em movimento Minha voz à procura Do seu próprio lamento... Honela hasten da Ary dos Santos idatzitako Meu amor...meu amor fadorako letra. Poeta handia izan zen baina fadoak bezala bizitzaren patuak astintzen zuen. Agian horregatik idatziko zuen mingots eta era berean hain samur. Bizitzaren jitea horrelako baita mingotsa eta samurra era berean. Homosexuala, komunista, poeta. Zama ederra gainean. Homosexuala izateagatik alderdikoek mesfidati begiratzen omen zioten. Fadoetako letrak egiten zituela "benetako" poetek mesfidati begiratzen omen zioten. Eta hirurak b...


Adiskide maiteok:  Nola Jaungoikoa bere seme Jesusengan haragituta ugaritu zituen Canaan-en arrainak, hala ugaritzen ari dira kalakariak gure artean. Eta ura arnoa bihurturik, berdin pitza hitza bihurturik ikusten dugu garaiotan. Basamortuan mana goxua Jainkoak banatu zuen gisan, hala ikusten dugun egungo jendartean hitza banatzen, eta berdin urrezko bigantxa adoratzen. Baina guztien artean hitzaren bekaturik handienaren egile dituzu hitzontziak. Jende kurios eta bekatugile hauen artean ohore da mintzoaren edertasuna istorio harrigarri eta fantastikoekin lohitzea. Ezen ez baita na...


hitzontzia 1456147696683

Joxemari Carrere kontalariaren hitzak eta pitzak

Kategoriak