Proiektuak

hikhasi 1456147659857 hikhasi | 2008-06-27 09:07


Kazetaria naiz

Sustatu webguneko kazetaria zara eta HikHasik antolaturiko topaketetara bidali zaituzte han gertatzen denaren berri blogean eman dezazun.
Erabateko askatasuna eman badizute ere, aintzat hartu beharreko hainbat iradokizun luzatu dizute:
  • Ikastaro hauen historia
  • Aurtengo topaketei buruzko datuak
  • Partaide ezberdinen iritziak (formatu ezberdinetan)
  • Antolatzaileen iritziak (formatu ezberdinetan)
  • Erreportaje grafikoa
  • Baliabide multimedia erabiliz, kronikak aberastu (audioak eta bideoak)

Konpetentzietan oinarritutako hezkuntzari buruzko eztabaida taldea

Puri-purian dagoen gai honek zeresan handia emango du Euskal Herriko irakaskuntzan. Zuk ez daukazu eztabaidatik at gelditzeko inongo asmorik eta gaiari heltzeko asmoa daukazu.
Zure iritziak eta zure ezagutzak gainontzeko kideekin partekatu nahi dituzu eta blog bat sortzea otu zaizu. Bertan, sarean topatzen dituzun albiste eta material interesgarriak argitaratzeaz gain, zure esperientziak, iritziak, ekarpenak... argitaratzen joango zara, eztabaida publikorako proposamenak luzatuz.
Jakina, beste blogetan gai honen inguruko beste iritziak, ekarpenak... ezagutzeko parada izango duzunez, parte hartzeko asmoa daukazu.
Blogen iruzkinak erabiliko dituzu eztabaidak burutzeko, ekarpenak egiteko, informazioa osatzeko... Nolanahi ere, gai honen inguruko kalitatezko informazioa eskuratzeko, ohiko bilatzaileak ez ezik, ezinbestekoa izango zaizu informazioaren kudeaketarako beste tresna eraginkorragoak erabiltzen hastea, hala nola:

Irakasle 2.0

Irakasle modernoa izan zara beti. Berrikuntzak gogoko dituzu eta zure eguneroko lanean txertatzen ahalegintzen zara. Web 2.0 olatuaren gainean igo zara eta baliabide hauek zure ikasleekin erabiltzen hasi zara. Orain arte, baliabideak frogatu besterik ez duzu egin, baina irakaskuntzarako duten ahalmenaz jabetu eta zertxobait "serioagoa" egitea erabaki duzu. Blog bat erabiliko dut ikasleekin lana burutzeko!
  • Blogaren helburuak zehaztu
  • Ebaluatzeko irizpideak finkatu
  • Blogaren funtzionamendu arauak garbi adierazi
  • Eduki egokiak bilatu eta txertatu
  • Jarduerak proposatu
  • Ikasleen sormena bultzatu
  • ...
Tira, honekin nahikoa izango da, ezta? Nolanahi ere, beste edozein proiektu gauzatu nahiko bazenu, librea zara hori egiteko. Gogoz heldu eta ekin lanari!!!


Utzi iruzkina: