#AA hezkuntzan: eta hezitzaileok?

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2024-04-15 21:29

make@ni.eus 1713306836733

Amaia Arroyoren ustez argi dago adimen artifiziala (AA) ulertzeko eta erabiltzeko modu berriek aldaketa disruptiboa ekarri dutela eta denbora gutxian hezkuntzan mugimenduak aurreikusten direla, batez ere, alderdi didaktiko-metodologikoan eta ebaluazioan. [1]

Mariona Grané Oróren aburuz, premiazkoa da hezkuntzako profesionalok serioski behatzea eta aztertzea nola integratzen ari den AA hezkuntzako eta gizarteko testuinguru desberdinetan ikasleak etorkizun hurbileko erronketarako prestatze aldera: beren gaitasun kritikoa garatzen lagundu, askotariko tresnak erabiltzeko aukerak eskaini, haien mugak ezagutu alderdi etikoak nabarmenduz. Hauek berak proposatzen dituen gakoak AA ikasleekin lantzeko: [2]

 Zergatik etengabeko begirada  kritikoa?

Teknologiak neutral gisa aurkezten bazaizkigu ere, ez dira neutralak. Ez dira hutsean diseinatzen, eta ez dira ezerezean erabiltzen. Generoarekin, gure sexu-orientazioarekin, klasearekin, arrazarekin, adinarekin, kulturarekin zerikusia duten testuinguru eta baldintza ideologikoek markatzen dute garapen teknologikoa... Kolonialismo digitala eta algoritmo opako berriak argi eta garbi generizatutako burbuiletan oinarritzen dira eta horietan murgiltzen gaituzte, gune ezin hobeak bihurtuz genero-ideologia matxistentzat, betikoak zein berrientzat.
Horrela, ahalbidetzen da teknologien harreman pribilegiatua hainbat herrialde, komunitate eta pertsonekin, beste batzuekin baztertzen den bitartean... Bereziki, egin behar dugu aurrera aniztasunaren, zaintzaren, autonomiaren, ahalduntzearen eta irisgarritasunaren adierazpena erraztuko duten teknologien alde.
(Donestech, Pikara Magazine) [3].

 

[1] Arroyo Sagasta, Amaia. Teknopedagogia praktikoa: Teknologia digitalak hezkuntzan integratzeko ereduak eta diseinu didaktiko digitala. UEU; 2023. https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/teknopedagogia-praktikoa 

[2] Grané Oró, Mariona. Empecemos por el centro, ¿qué opina el alumnado sobre la inteligencia artificial? Inteligencia Artificial y Educación: Construyendo Puentes liburuan 353. zenbakia. Graó Educación; 2024:16-29. or. ISBN / EAN : 9788412852912  https://www.grao.com/libros/inteligencia-artificial-y-educacion-construyendo-puentes-77884 

[3] Donestech. Politizar las tecnologías desde los feminismos. Pikara Magazine. 2020. https://www.pikaramagazine.com/2020/09/politizar-las-tecnologias-desde-los-feminismos/ 


Utzi iruzkina: