-Ama! Zer da transexuala?-Ba, bere gorputzarekin gustura ez dagoen pertsona bat...-Josus ba zenbat dauden orduan! Begira Cambio Radical...-Horren erraza balitz...-------------------------------------------------------------------------------Amaia-Aimar gogoan zaitugu.
-Ama! Zer da transexuala?-Ba, bere gorputzarekin gustura ez dagoen pertsona bat...-Josus ba zenbat dauden orduan! Begira Cambio Radical...-Horren erraza balitz...-------------------------------------------------------------------------------Amaia-Aimar gogoan zaitugu.
- Ama, katekesisen esan digute lehenengo emakumea Eba izan zela, badakizu sahietsarena eta hori, baina izebak esan zidan Eba baina lehenago beste emakume bat zegoela. - Atea zikina... - ahopeka- bai eta nor zen ba? - Ba Lilith. - Bah, horiek zure izebaren gauzak dira. - Ezetz ama, Lilith nazkatuta zegoen beti Adanenpean egoteaz eta gehiego ezin zuela esandakoan, paradisutik bota zuen jainkoak, ala bera joan zen? Ez dut oroitzen. Eta orduan sortu zuen Jainkoak sahietseko emakume hura, Eba. - Horiek izebaren ipuiak dira, maite... - Ja! Eta zer da biblia ba?? - Dios! Ume hau...
(Ama telefonoz ari da, bukatzean...) - Nor zen ama? - Izeba Elixabete. - Ez al zen Suedian Miren lengusinarekin? - Jiji... Bai baina ez dira ditxosozko Malmora ere iritxi. - Ta hori? - Abioia galdu Madrilen! Eta han geratu behar asteburu osoa! - Bueno, ez da horren plan txarra, manifestazio bat edo beste ikusi ahal izango zuten gutxienez! Aste honetan zein tokatzen zen??
- "K-O-R-R-I-K-A, Korri, katxiporreta! Euskaraz, arraio tximista! Korrika, denok, korri Korrikaaaa..." - Zer ari zara kantatzen maitea? - Jo ama! Korrikako kanta! - Takolo Pirritx eta Porrotxena? - Ama... zenbat aldiz esan behar dizut Takolo gartzelan dagoela? A todo esto, zergaitik?? - "Korrika badatorrr!!! ie ie ieeee" - Amaaaa!!!!! Kantua!! TXIS PUN! KORRIKA! Hiru, bi, bat, zero! Txis pun! Korrika! K-O-R-R-I-K-A Korri, korri, Korrika Euskaraz martxan alai denok Korrika, denok, katxiporreta! K-O-R-R-I-K-A Korri, katxiporreta! Euskaraz, arraio tximista! Korrika, denok, k...
Gaur amak nahiz alabak jai hartu dute, gaur Lilithek idatziko du. "Ponme la mano aquí, Macorina,ponme la mano aquí." Eta momentu horretan nik neuk izan nahiko nuke Macorina, ene Chavelaren ahotsean murgilduz, eta egin diezadala farre "Que te ha dado esa mujer"en bezala, sarkastikoki, eta edan ditzagun tekila batzuk, eta dei iezadazu Macorina! mesedez, nire eskua jarriko baita edonon... Chavela, Chavela... Erotuko nauzu...
- Ama, zer da Martxoak 8? - Emakumeon nazioarteko eguna. - AAAAhhhh... - Berdintasuna eskatzen da egun horretan. - Zer berdintasun ama?? - Gizon eta emakumeen artekoa. - Ah noski! Gizonek ere haien nazioarteko eguna izan dezaten!! Klaro klaro... gizajoak...
- Ama, ijitoa izatea txarra da? - Ez hoixe! Zeinek esan dizu hori? - Ez dakit baino, gaiztoak dira, ta jo egiten dute, eta zikinak, eta lengoan Maiderri lapurtu egin zioten geimboia... - Nahikoa da! Ba hori da, beraiek ez dituztela zuk eta Maiderrek eta beste haur guztiek haina aukera izan, eta bizi duten egoerak, familian... - Jo ama! Batzutan horren politikoki zuzena zara...!!
- Ama, tabakoa droga da? - Bai maite, oso txarra gainera. - Aaaa... - Ta zergatik erretzen du aitatxok? - Ba tontoa delako, ta orain ezin dezakelako utzi. - Jo ama! Zuri ez al zizuten erakutsi umeei aitak ez desmitifikatzen? Susmatzen nuen bai, baina zuk baieztatzea aitaren tontolokeria...!!!
- Amaaa.... - Zer txiki? - Galdera bat ama. Handitan ez dut izan nahi, baina ez zaizu iruditzen politikari izatea azkenean umekeria dela? - Onbre, ez dakit ba, gauza serioa da... - Joer ama, ze serio ta ze letxe! Gure eskola ematen du, bakea bai ETA ez, eta zu ez zatoz manifara tontologaitik! Ba beraiek badoazte ni enoa, eta ikusiko dut nere etxeko merendolan jokatuko duzun mahaiean eserita edo jarraitu beharko duzun terrorista bat izaten, eta nik bitartean nola txakurrak ditudan ba kontuz ibili kaletik... JAJAJAJAJA!!! Jo ama ze guay!!! - Desdeluego, ume honek akatuko nau....