Alaitasuna

haunditzenhauditzen 1456135307896 Eta handitan, zer?? | 2007-07-20 22:09
3

Zer gauza den alaitasuna ezta? Hitza bera hutsala da berez, sentimendua handia izatez.

Erreza da alaitasuna, ahoa ahalik eta gehien zabaldu, belarritik belarrira zehazki, eta alai zaude. Gakoa ordea, zergaitian dago. Egiten duzun esfortzu puruz edo inertziaz, ala bene-benetan, barne-barnetik. Eta orduan da goxoa alaitasuna.

Eta abestiak, abestiren bat, abesti alai bat buruan baduzu hobe, alaitasunaren kolaboratzaile fidela da, konplizitate kutsua hartzen diot abesti alairen bat buruan dudanean alaitasunak berak ez ote didan burura ekarri...

Eta gaur... "verde que te quiero verde, verde-verde marihuana" dio abestiak... eta irrifarre egiten dut alai...

ane

ane 2007-07-21 03:05 #1

<p>pozten nau zure txoko hau deskubritu izanak... alaitasunaz mintzo den norbait topatzea pozgarria da. nik tristuraz baino ezin dut idatzi...</p>

<p>esker mila nire blogetik pasatzeagatik!</p>

Skirol

Skirol 2007-07-21 03:24 #2

Alaitasuna: Zer litzateke tristura gabe? Inoiz ez duzu tristura bilatu alaitasuna aurkitzeko? Ying-Yang? Ekaitzaren ostean dator barea. Bizia horrela da, eta horrela hartu behar

egoitz

egoitz 2007-07-26 13:01 #3

ai katt! ain erraza izango balitz alaitasuna eta antzeko sentimenduak, denak aurkitzea... Hala ere, "berde ke te quiero berde" horretan irrifar bat somatu dut zure ahoan!


Utzi iruzkina: