literatura web 2.0 erara (aRiKeTa)

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2006-11-04 14:08
2

Missouriko (AEB) instituto batean, ekintza berri bati hasiera eman diote. Historiako irakasle berri bat da proiektu honen sortzailea eta honen xedea, institutoko ikasle guztiek liburu historiko bat irakurtzea da.

Horretarako, 5 000 dolarreko diru-laguntza lortu du  ikasle bakoitzak eleberriaren ale bana erosteko. Ondoren, guerrillaseason bloga sortu du eta bertan, bai irakasle, ikasle zein gurasoek, irakurketa kolektibo bateko partehartzaile gisa idatzi eta iritzi pertsonala  emango dute.

Partehartzeak, irakurketa zaindu batean burutuko dira, hau da: epe mugatu batean orrialde kopuru finko bat irakurri beharra izango dute, gero bakoitzak bere  kritika egiteko. Hori bai, erantzunak, mugatuak eta aldez aurretik irakurritakoak izango dira.

Azkenik, liburua irakurri ondoren, irakurle bakoitzak lantxo bat egin beharko du eta hainbat aukera ezberdin izango ditu...adibidez: poema bat egitea eleberriari buruz, elkarrizketa bat etab. Ikusi hemen gainontzeko aukerak eta xehetasunak

Proiektu berri hau, interesgarria izan daiteke irakurketa sustatzeko helburua garrantzitsua delako. Baina aldi berean, irakurketa derrigortua bada, honekiko zaletsauna bultzatzea ezinezkoa dela iruditzen zait.

Irakurri: IKASTEKO, gozatzeko, sufritzeko, amesteko, egunerokoa alde batera uzteko, barre egiteko, komunikatzeko, ongi pasatzeko, informatzeko, denbora pasatzeko, negar egiteko...etab. luze baterako.                                                   Baina beti, irakurri, zuk nahi duzulako...

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-11 18:02 #1

Ados nago zurekin, irakurtzen ditugunean guk nahi ditugun liburuak, irakurtzea askoz ere atseginagoa da. Hala ere, unibertsitatean edo eskolan badira zenbait liburu irakurri beharrekoak. Zuk zer liburu proposatuko zenuke horrelako irakurketa partekatuta egiteko?

malen

malen 2006-11-12 01:49 #2

Nahita nahi ez irakurri beharreko liburuak ere, askotan aho zabalik uzten gaituzte, espero ez dugun zerbaitekin topo egiten dugulako. Liburu bat = mundu bat* bezala iruditzen zaidanez, orainarte irakurri ditudanetako batzuk esatekotaz, euskaraz: odolean neraman, berandu da gelditzeko edo gizona bere bakardadean, eta gaztelaniaz berriz, Abierto toda la noche eta una palabra tuya.

Baina esan bezala, liburu batek asko eman dezake, eta asko hori aurkitzearen gakoa garrantzitsuagoa iruditzen zait irakurketa baino, hau azken finean plazerrez egiten dudan zerbait delako nire kasuan.

Azkenaldian, lagun batek gomendatu zidan euskaraz Auto-Stopeko ipuinak liburua  irakurtzen ibili naiz, eta  31 istorio desberdin, apart, bikain...aurkitu ditut, egunero zerbait berriarekin topo eginik.

eta zuk...ze liburu proposatuko zenidake?

Utzi iruzkina: